Urriaren 25ean Villabonako Aritza Kultur Taldeak txangoa eginen du Lizarrerrian barna Luis Mª Martinez Garaterekin (Nabarralde). Irteera hau «ikusi eta ikasi» izenburupean antolatu dute, eta ibilbidea planteatu dute jendeak gure herria ezagut dezan eta bide batez ikasi. Modu erraza deritzote bisita gidatuaren formatuari, historia eta beste garai bateko gertaerak ikasteko. Lizarran eginen dute lehen geldialdia, gero Iratxeko Monasterioan eta bukatzeko Deioko gazteluan. Esan bezala, Luis Mª Mtz Garateren eskutik eginen dute bidaia, eta eguna borobiltze aldera, arnotegi batean bazkaria izanen dute.
AZKEN BERRIAK
«Ni ez naiz sorgina eta ez naiz izan», ozen eta euskaraz
Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute -
Manu Sota eta Euskararen Nazioarteko Eguna
Joseba Sarrionandia -