Año 824 urtea. Orreaga-Iruñea

824 urtea mugarri bat da euskalnafarron memorian, Eneko Aritza buruzagia Iruñeko errege izendatu zutela.

824 es la fecha fundacional del reino de Pamplona (luego Navarra).

________________________________________________________________________

2024ean urteurren garrantzitsua ospatuko dugu: Orreagako guduaren 1200
urteurrena, hain zuzen ere. Hainbat historialari eta adituri galdera zehatz bat luzatu diegu: Nola ulertu, edo baloratu, behar dugu 824 urteko memoria lekua, Orreagako azken bataila eta Iruñeko erresumaren sorrerarena?

824 es un año para conmemorar en el conjunto de Euskal Herria. Es una efeméride que nos recuerda que hasta bien entrado el primer milenio todos los vascos al sur del Pirineo eran considerados “navarros” por los cronistas francos para quienes Vasconia era el territorio entre los ríos Ebro y Garona.

________________________________________________________________________

Xabier Irujo

824 es un año para conmemorar en el conjunto de Euskal Herria. Es una efeméride que nos recuerda que hasta bien entrado el primer milenio todos los vascos al sur del Pirineo eran considerados «navarros» por los cronistas francos para quienes Vasconia era el territorio entre los ríos Ebro y Garona. La fundación del Reino de Pamplona y la coronación de Eneko Aritza tras la tercera batalla de Errozabal es un hito histórico de gran relevancia en la historia de nuestro pueblo. Precisamente entre 1820 y 1824 se fermenta la Primera Guerra Carlista que acabara con la desintegración del estado navarro en 1839 y 1841, cerrando un periodo de mil años de estado navarro.

________________________________________________________________________

Anjeles Iztueta

Garaian garaikoa. Herri baten egoera asko aldatu daiteke eta aldatzen da. Garai batetan Nafarroa ere indenpendiente izan zen. Beraz ahal da! Dependentzia baino independentzia beti hobe. Independentzia bai bainan monarkiaren ordez errepublika demokratikoa. Argi dago Herri txikiak ere independiente eta burujabe hobeki antolatu daitezkeela.Arrazoia ez da nahiko. Indarra behar da. Indar-korrelazioak erabakitzen du. Indarrak batzean dago kakoa! Indarrak batu beti ere iparra eta helburuak argi izanik!

 

________________________________________________________________________

Iñigo Larramendi

824ko Orreagako guduaren esanahia oso argia eta indartsua da: Iruñeko/Nafarroako erresumaren sorrera da, independentziaren abiapuntua. Adierazpen orokor horretatik hasita, gertakariak baditu ezaugarri nabarmenak. Lehenik, ez zen hutsetik sortutako ekintza izan, aurretik baskoi guztiak batzen zituen Baskoniako Dukerriaren bilakaera baizik, jasotako erasoen ondorioz. Bigarrenik, askoz indartsuagoak ziren etsaien aurrean konplexurik gabeko askatasun gogo irmoa erakutsi zuten orduko nafarrek -hots, Pirinioz hegoaldeko euskaldunek-. Eta hirugarrenik, eskualde ezberdinetako nafarrak/euskaldunak indarrak batzeko gai izan ziren, askatasunaren alde lan egiteko. Gaurko nafarroi -euskaldunoi, beraz- 824ko batailak erakusten digu aske izan ginela. Eta hori lortzeko, gure arbasoak duintasuna beldurra eta konplexuaren gainetik jartzeko, eta, halaber ere, barne zatiketan sustatutako nortasuna baztertzeko gai izan zirela. Hori berdin balio du 824an eta 2023an.

________________________________________________________________________

Joxe Manuel Odriozola

900. urte inguruan, herriek ohituren, ondarearen eta gobernuaren komunitatea eratzen zuteneko ideia oso sustraitua zegoen”. Hori kontatzen du Anthony D. Smith-ek Susan Reynolds-en lan batean oinarrituta. Beraz, estatu nazionalen nazionalismoak artean inongo zantzurik erakusten ez bazuen ere, herrien sentimendu edo kontzientzia komunitarioa indarrean zegoen nolabait. Nazionalismoak askoz geroagoa estatu nazional modernoen proiektuak gorpuztuko zituen, baina komunitate etnikoen edo etnonazionalen autokontzientzia aurretikakoa da. Erdi Aroaren erdi aldean pertenentzia sentimenduak bizirik baldin bazeuden, erlijioaren nagusitasun ideologikoa ukatu gabe noski, beste atxikimendu-elementu batzuk ere ordurako hasiak zeuden herri identitate kolektiboaren izaera nolabait itxuratzen.

________________________________________________________________________

Luis María Martinez Garate

Por remotos que sean los hechos que narre, toda historia se refiere siempre a las necesidades y situaciones del presente (Benedetto Croce); a los proyectos de futuro de la sociedad concernida, de la nación que los rememora. 824 es la fecha fundacional del reino de Pamplona (luego Navarra). En esta etapa de la Alta Edad Media es cuando casi todos los pueblos europeos se configuran políticamente de modo muy semejante a los estados actuales. La mayor parte surgen como consecuencia de los transvases de población del norte y del este al final del Imperio Romano y se conforman sobre los mismos (Adrian Hastings). El pueblo vasco es una excepción ya que conforma su estructura política sobre la propia población, anterior a Roma y los “bárbaros”. Este Estado ha persistido durante siglos y en 2024 conmemoraremos su 1.200 aniversario, ya que la sociedad vasconavarra actual, la nación vasca, quiere asentar su futuro en libertad sobre una voluntad de pervivencia sostenida sobre el continuo histórico que va del reino de Pamplona al de Navarra. Con una soberanía a la nunca ha renunciado voluntariamente.

________________________________________________________________________

Iñaki Lopez de Luzuriaga

824. urteko Orreaga edo Errozabalgo Guduak 778ko garaipenaren kontzientzia berpiztu zuen. Hala sinbolikoki nola militarki eta administrazio arrotz batez zapaldua izaten ari zen nazio baten kontzientzia da. Urte hauetan, lehendabiziko aldiz, buruzagien izenetan euskal (nafar) izenak agertzen hasi ziren: Ximeno, Antso, Eneko, ordu arteko germaniar trazako edo latinezko izenen ordez. 769an aipatzen dira lehendabiziko aldiz nafarrak edo navarri direlakoak, Akitaniako Gerra amaierako 766-768ko kapitulazioetara bildu ez ziren euskaldun libreak. 778an, Bortuez bi aldeetako haran eta herrietako euskaldunek inbaditzaileak astindu eta beren ahalmenaz jabetu baziren ere, ez zuten beren autonomia eta antolamendua bermatuko zuen erakunde politikorik eratu ahal izan. 824an besterik gertatu zen: garaipen hori egitura politiko batean hezurmamitu zuten, Iruñeko Erresumaren haziak ereinez. Bada, 824ko Guduak aditzera ematen du taldean eta sareturik bere kemenaz ohartzen den herri bat, bere askatasunen alde administrazio eta indar militarista handi bati buru egiteko gai, eta hari gailentzeko gai. Aldi berean, nafarren iraganeko oroimenaren ezin besteko erreferentzia puntu komuna da.

________________________________________________________________________

Arantzazu Amezaga

En Orreaga se ganó una batalla y se creó un reino, entidad política y social que ha llegado, pese a la merma que supuso la conquista castellana de1512, hasta nuestros días. Nos fijamos en la actitud de nuestro pueblo en el en el S. XIX respeto a sus Fueros, combinados ejercicio bélico con el espíritu cívico en la Gamazada. A los vencidos les toca perder en el campo de guerra y en el espacio de su memoria escrita. Es lo que nos toca recomponer. Orreaga significa la derrota de un invasor inmperialista, Carlos, rey de francos y lombardos, que no de baskones, quienes defienden su territorio en un punto estratégico y en organizada guerra de guerrillas, y sin traspasa en afán victorioso sus fronteras, cumplíendo la Ley foral del Árbol Malato. Fue una victoria democrática que Europa va aprendiendo y a duras penas, en el S. XXI. En 1978, tras larga dictadura e iniciada una era democrática, un magno acto celebró el regreso de Manuel Irujo en Orreaga, reivindicando los mil años del nacimiento de nuestro reino, confirmando la multitud que colmó la campa y que llego de todos los lugares de Euskal Herria, que seguíamos seguir siendo Hombres y mujeres libres en Patria libre.

________________________________________________________________________

Iñaki Idigoras

Garai hartan defentsa borrokan ginen etengabe. Hiru frontetatik zetozkigun erasoak: godoak mendebaldetik, arabiarrak hegoaldetik eta frankoak iparraldetik. Azken hauek izan ziren 824an etsai, aurrez 778an izan ziren bezalaxe. Karlomagnoren ejerzito boteretsuari 778an eta Eblo eta Aznarrenari 824an, biei ala biei gainditu gintzaizkien. Horrek aditzera ematen du gure lurrean indartsu ginela, ondo antolatuta borrokatzen genuela, eta beraz lidertzarik ez genuela falta. Euskaldunok erakundetzea erabaki genuen une historikoa izan zen 824koa. Gure defentsa sistema erakundetzeko, alegia, Europako beste estatuen pare ipiniz. Beraz, zer esangura duen? bada, etsaien aurrean euskaldunok batu egin ginela beste behin, eta estatu bat eratzeko ernamuina ezarri genuela.

________________________________________________________________________

Rafa Santxez Muxika

824 urtea mugarri bat da euskalnafarron memorian, edo izan beharko luke iragana, oraina eta geroa konpartituan sinesten badugu behintzat. 824an Eneko Aritza buruzagia Iruñeko errege izendatu eta, horrela, 1620ra arte euskalnafarrok izan dugun antolaketa politiko burujabeak, Iruñeako/Nafarroako Erresuma independenteak hasi zuen bere ibilbide malkartsua. Halako mugarri historiko garrantzitsua edozein euskaldunaren memorian gordeta beharko zela pentsa genezake. Bada, inkesta xume bati ekin nion hogeita hamar ezagunen artean. Galdera zera zen: “Zer datorkizu burura 824e urtea aipatuz gero?” Ehuneko 22ak Nafarroako erresumaren sorrera urtea zela erantzun zuen. Beste ehuneko 24 batek Orreaga, Nafarroako zerbait ote… Beste ehuneko 46 batek ez zekien zer zen, eta azken ehuneko 8ak “aspaldiko gauzak” eta erantzuna nondik zetorren nik jakin badakidalako, “interes bareko txorradak” eta “laga bakean” mezua ikus nezake haren azpian. Baina, hau orain dela 20 bat urte galdetuz gero, erantzuna askoz etsigarriagoa izango zelakoan nago. Hain gaizki ere ez, beraz.

________________________________________________________________________

Patxi Zabaleta

La investigación histórica del siglo VIII y IX de Vasconia sustenta la interpretación de que la creación del Reino de Pamplona o de los vascones, que cuatro siglos después se llamó Navarra, fue la continuación de una estructura nacional que en el siglo VI y VII tuvo sus relaciones y confrontaciones con visigodos y francos. La idea de reconquista se fraguó siglo y medio después de la fundación del Reino de Pamplona. Eneko Enekoitz, conocido como Eneco Eneconis o Wannaqo Ibn Wannaqo, detentó la jefatura a partir de las batallas de Orreaga de 778, 802, 812 y 824, constituyendo una alternativa y en parte, separación del ducado de Vasconia. La superestructura de la «Piedra de Roldán», «Errolanen Harria», fue la interpretación vascona antagónica a la «Chanson de Roldan», seguida en la mítica novela «Amaia» de Navarro Villoslada, inspirada en parte por Chaho.

________________________________________________________________________

Beñi Agirre

Europako sortzaileen artean ginen. Orain 1.200 urteko Orreagako hirugarren bataila haren ondorioak Europako ateak zabaldu zizkigun. Lehendik ere baginen Europa, jakina; Waskoniako printzerriarekin, Eudon Handiarekin eta Karolus Magnus jipoitzearekin. Hala ere, Eneko Aritzaren lidergo bateratuari konfiantza emanda garai bati mugarria jarri eta beste bat hasi zuten godoen geroztik baskoienak bezala ezagutzen zen Iruñeko erresumarekin. Erresuma hark hitzarmenak, ezkontzak, gerra eta bakea egiten zuen Europako gainerako erresuma anitzekin. Erresuma homologatua, errespetatua eta aldi berean independentea zen hiru erlijio monoteisten aurrean. 824an sortu zen eta askotan esaten digute basatiak bezala jokatuz lortu zutela; egia ordea, haiek baino basatiago jokatuz lortu zutela besteek euskalnafarren estatua desegitea.

________________________________________________________________________