Sartu zen bezain laster, nire andrea zoratuta, etxeko arima infernu bihurtu zen.
Atzeman baino lehen, bi galdera bota zizkidaten: mendizalea ote nintzen eta “vasco” ba ote nekien. Aurrenekoari baietz eta bigarrenari ezetz erantzun nien.
Komisariako bakardadean nire egoera arakatzen nuela, lotsa eta etsipenak muinak karraskatzen zizkidan.
Nola aldarrikatu abertzaletasuna abertzaleen hizkuntza jakin gabe? Edo frantses edo espainiar, frantsesa edo espainiera hitz egin gabe? Pentsaezina da. Ziur euskaldunak, euskararik gabe, euskaldunak garela? Ze euskaldunak ba?
Eta zigor-gela hartan, gogoa berotu eta indar guztiekin, gure herriko hizkuntzari ekitea erabaki nuen. Kosta ahala kosta.
Jakina, erdaldun batentzat euskara ikastea ez zen lan makala. Beti nire buruari “euskara ikasteko ezinbestekoa da euskara maitatzea”, esaten nion. Hizkuntza berezkorik gabe, gure aberria, beti, besterena izanen da.
Eta tira, ikasturte, ikastaro, hamaika barnetegiren erdian aurkitu nuen nire burua egun batez.
Eta nire ausardia guztiarekin, ezagutzen nituen lauzpabost hitzekin, lau puntu kardinalak botatzen hasi nintzen.
Bitartean, nire seme-alaben erraztasunak liluratzen ninduen gero eta gehiago, beraien menperatzeak mamurtzen. Ergela ote nintzela otu zitzaidan.
Nahiko garbi zegoen. Ni jo eta ke, eta beraiek, “txiki” haiek, bi urtetan nik baino kilometro gehiago aurreratzen zuten. Eta zailena beraiekin euskaraz aritzea, lotsa ematen zidan. Azken batean, aita azkarra ez zegoen tontakeriak botatzeko. Nire bekatuentzat, ni bezalakoa ez zegoen inor hiztegiari ostikadak ematen, banekien.
Eta dena izorratzeko, Euskaltzaindiako –izango zen- irakasle bat agertu zitzaidan, hizkuntzaz eta jakinduriaz beterik… Eta esan zidan, horrela jarraituz gero, titulua ez nuela lortuko.
Ni, garai hartan, egia da, lanarekin, seme-alabekin eta hainbeste konturekin ibiltzen nintzen, eta bazkaltzeko ere ez nuen astirik.
Hausnarketa eginez, harro eta irmo: “irakasle jauna, ni ez naiz hemen tituluagatik, hizkuntzaren amodiogatik baizik.”
Bere aurpegia kutxu ironiko bihurtu zen. Eta ospa, nire jauna…
Egun batean, behingoan, etxean eta gero herrian ibiltzeko, nire hizkuntza preziatuena gutxi gora behera nekiela konturatu nintzen. Eta benetan, hau poza!
Azokatik, kaletik, menditik, hondartzatik saiatzen nintzen… Sarritan, erantzunik gabe, noizbait baimena eskatuz bezala, noizbehinka, “háblame en cristiano”, Euskal Herriko hizkuntza, “cristiano hizkuntza”, bailitzan… Hainbeste kosta zitzaidan…
Baina, ni jo eta ke, amore eman gabe, besterik ez genuen behar!
Orduan eta era larri honetan, zeure lurrean arrotz sentitzen ikasten duzu. Batez ere, ezjakintasuna, gorrototik, desohoretik, saldukeria politikatik etortzen denean.
Izan ere, gure aberria betidanik lapurtu izan nahi dute, argi eta garbi zekiten, aberria deuseztatzeko, hizkuntza akabatzea ezinbestekoa zela.
Hitz ederrak, plangintza izugarriak, zonifikazioak etab…, hizkuntza eta aberria hiltzeko, deabruzko azpijokoak besterik ez dira.
Aberria maite genuelako, hizkuntza ere bai. Horregatik, gobernatzen gaituen astakume-belaunaldi honi, esan behar diogu herriak dakiela indarkeriaren eraile handiena nor den.
Amodioz beteta sartu ginen aitaren etxera, mantentzeko eta errespetatzeko. Haiek gorroto eta amorrazio pozoituz txikitzeko. Madarikatuak! Historiak epaituko al zaituzte!