Amaiurko gazteluko balentria gogoan bideolan batean

{youtube}3NF6NLhYrxU{/youtube}

Josu Garcia eta Iurgi Bilbao kazetaritza ikasleek egindako bideolana duzue. Bideoaren bidez, Amaiurko gazteluan borrokatu ziren nafar euskaldunak gogoratu nahi izan dituzte.

Amaiur herrixka, Goi Nafarroan dago Elizondo ondoan. Amaiurko gazteluko setioan 200 soldadu nafar gogor aritu ziren euskaldunon erregearen alde eginez. Egun, gazteluan indusketak egiten dabiltza Aranzadi Elkartekoak. Dagoeneko, Amaiur, hainbat nafarrentzat (Bizkaitik Landeetaraino), askatasunaren mugarri bihurtu da.