AEBetako totalitarismo alderantzikatua (Sheldon Wolin)

Nazioarteko behatzaile asko aztoratuta eta harrituta daude Trumpek estatubatuar faxismo forman izan duen gorakadarekin. Haientzat, gertaera hau ezinezko zerbait da, AEBan ohiz kanpo dagoena. Halaz guztiz ere, aurretik ere izan ziren trumpismoaren sorrera identifikatu zuten ahots eta pentsalariak, faxismo eta autoritarismo estatubatuarra etorkizun urruneko mehatxu gisa ez, baizik eta hur-hurreko zerbait bezala iragartzen zutenak.

1950ean Theodor W. Adornok, “Nortasun autoritarioa” liburu berritzailearen egilekideak, esaten zuen gizarte estatubatuarrak jokabide eta balio autoritarioen datu ugari zituela. Milgram eta Zimbardo psikologo sozialen esperimentuek ere, 60-70eko hamarkadetan, Adornoren iritzia indartzen zuten, estatubatuar askok autoritatearekiko begirune maila handia zutela agerian utziz, halako moldez non, hala aginduko balitzaie, arrotzei min egitera ez ezik, era askotara faxismoari eta autoritarismoari erraz amore eman eta eror lekizkiekeen.

Donald Trumpen aukeraketarekin, autoritarismoa denbora errealean nola garatzen den ikusten ari dira estatubatuarrak. Trumpek behin eta berriz erakutsi du bere ideia faxista eta autoritarioa: prentsa-askatasuna mugatzeko mehatxua egiten du, muturreko ideologoak lidergo postuetan jartzen ditu, bere aurkari politikoak kartzelatuko dituela agintzen du, bere jarraitzaileen indarkeria sustatzen du, Estatu Batuetako demokraziaren arau eta tradizio iraunkorrak ez ditu kontuan hartzen, AEBek nazioarteko zuzenbidea urra dezatela defendatzen du. Hori guztia gutxi balitz, arrazismoa eta natibismoa erabiltzen ditu identitate zuriaren eta “bestearenganako” etsaitasunaren aldeko politika gisa, presidentetzarako hauteskundeak irabazteko, eta, horretarako, boto-emaile zuri erresumindu eta intoleranteak mobilizatzen ditu, azken finean musulmandar, arabiar, hispaniar, latindar eta afroamerikarren konstituzio-eskubideak urratzen dituzten politikak proposatuz….

2008ko “Democracy Incorporated: managed Democracy and the Specter of Inverted Totalitarianism” liburuan, Princetongo Unibertsitateko teoriko politikoak, Sheldon Wolinek, “Totalitarismo alderantzikatua” izeneko kontzeptu bat eta teoria bat deskribatu zituen, Estatu Batuetan “demokrazia” autoritarismoan nola garatuko zen trebetasunez azaldu zutenak.

Sheldon Wolin (1922-2015)

Wolin (1922-2015) estatubatuar teoriko politikoa izan zen. Bere aita Siberiako judutarra, Sheldon Chicagon jaio zen, eta Buffalo-n (New York estatuan) hazia, 19 urterekin ikasketak eten zituen AEBetako Armadaren Aireko Armadako bonbardatzaile izateko. Bere esanetan, bizian zehar izan zituen bizipen esperientzia esanguratsuenak hauexek izan ziren: “Depresio Handiaren garaiko haurra, Bigarren Mundu Gerrako hegazkinlaria, Holokaustoaren garaiko judutarra eta hirurogeita hamarkadako ekintzailea; guztiak, azkena izan ezik, galeraren sentzazioak menderatutako esperientziak“. “Berkeley School of Political Theory”-aren sortzailea, pentsamendu politikoaren historiari buruzko ikuspegi ezberdina diseinatu zuen “Politics and Vision” liburuan (1960). Bertan, ikuspegi erabat jatorrizkoa proposatu zuen, pentsamendu politikoaren historia aztertzeko planteamendu klasikoenei erronka izugarria suposatzen zuena. Hauen ustetan, bere gaia historian zehar agertu ziren bezala erakunde politikoen hazkunde ideologikoari atxikitzea besterik ez zela, eta edukia modu entziklopedikoan aurkeztea. Wolinek, teoria politikoan, iruzkin politikoaren elementua, hein handi batean, bizitzea egokitu zitzaion gertaeretan falta zela ikusi zuen, hala nola Nixon, Ford eta Reaganen presidentetzetan  gertatutako 1960ko hamarkadako ikasle adierazpenak, Gerra Hotza eta bere kapitalismo/komunismoaren erretorika. Wolinen ikuspegi berriak, tradizio teoriko desberdinen azterketa zainduan oinarritua, arreta berezia jartzen du aldez aurretik jasotako hiztegi politiko baten esanahi aldakorretan (autoritate, betebehar, botere, justizia, herritartasun eta estatuaren nozioak barne), eta azken helburua da teoria politikoa gaur egun irakastea, informatzea eta aholkatzea.

Wolinek azpimarratzen zuen filosofia, antzinako greziarrek idatzitakoa bera ere, ez zela erlikia hil bat, botere eta pentsamendu politikoaren sistema garaikideen suposizio eta ideologiak aztertu eta desafiatzeko ezinbesteko tresna baizik. Behin eta berriz errepikatze horren ondorioz, teorialari politiko garaikideen arteko “paria” izan ohi zen; izan ere, horiek analisi kuantitatiboan eta konduktismoan kontzentratzeak teoria eta ideia politiko zabalak ez aztertzera bultzatzen baitzituen. Bestalde, ez zen nekatzen argudiatzen teoria politikoa jarduera zibikoaren funtsezko osagaia zela (beharbada bigarren mailako akademikoa), ez bakarrik ideien sistemen azterketa kritikoa jorratzen zuen diziplina historiko gisa, baizik eta politika publikoak, bereziki gizabidezko hezkuntza, osatzen laguntzen duen indar gisa, gizarte demokratikoago, berdintasunezkoago eta heziago baten helburuak bultzatzen dituena. Hau da, Wolinek teoria politiko klasikoaren paradigma bat diseinatu zuen, Platon eta Aristoteles filosofoengandik eratorria, oinarri filosofikoak eskatzen zituena eta gizartearen ikuspuntu kritikoa bereganatzen zuena. Akademiak, aitzitik, paradigma hori ordeztu zuen “portaeraren iraultza”-ren eta gizarte-zientzien sorreraren ondorioz, egitura ekonomiko eta sozial modernoek eskatzen zuten errutina gero eta handiagoan oinarritutako beste bat sortuz, datu eta zehaztasun akademikoen bilketa soila, eta tradizio klasikoaren ikuspegi kritikoa mugiaraziz.

Gerra Hotzaren, Vietnamgo Gerraren eta Eskubide Zibilen Mugimenduaren testuinguruan idatzita dagoen “Teoria politikoa bokazio gisa” (1969) saiakera klasikoan, ideia hori nabarmentzen du eta garrazki konduktismoa kritikatzen du garaiko krisiak ulertzeko ezintasunaren benetako kausa gisa dela azpimarratuz. Bestalde, Wolinek teoriko politiko “epikoen” tradizio bat identifikatu zuen, mundua beste era batera ikusten tematu ziren arren. Tradizio honek Platon, Machiabeli, Hobbes eta Marx biltzen ditu, hauen idazkiek, mundua aldatu ez bazuten ere, gutxienez “pentsamenduaren nahien monumentu gisa” iraun zutelarik. Hain zuzen ere, Wolin-ek uste zuen teoria politiko epikoen mota hau zela gure denborak behar zuena, gaur egungo erakunde politikoei ezarpen kritikoak arazo politiko-sozialak hobeto ulertu ahal izango lituzkeelako.

“Demokrazia kudeatu eta totalitarismo alderantzikatuaren espektroa” (2008) liburuan Wolinek neoliberalismoaren sorreraren eta gerra inperialen aurkako politika demokratikoa defendatu zuen, eta “demokrazia kudeatuaren” eta “demokrazia igarokorraren” arteko bereizketa ezarri zuen. “Demokrazia kudeatua” hauteskunde politikaren ohiko ikuskizuna da, gaur egun demokraziaz igarotzen dena erregimen demokratiko aldarrikatutako gehienetan, elkarrekin existitzen dena eta neurri handi batean ekonomia kapitalista modernoaren fatxada dena. “Demokrazia igarokorra (iheskorra)” herriak botere politikoa berreskuratzeko benetako parte-hartze demokratikorako une iheskor, igarokor, labur, eskas horietan datza. Demokrazia kudeatuaren egungo moduari dagokionez, Wolinek dio totalitarismo forma berri bat sortzen duela, horrela deitzen zaion totalitarismo alderantzikatua. Totalitarismo klasiko ezagunaren ezaugarria da bere herritarren babesa bilatzea, masiboki mugiaraziz estatuak ekonomiaren gaineko kontrol sutsua izan dezan, hau da, politikaren mendeko ekonomia; era berean, helburuak iragartzen ditu, sozialismoaren zenbait alderdirekin barne, eta horretarako baliabide hertsagarriak erabiltzen ditu, demagogo edo pertsonaia karismatiko baten lidergoan konfiantza izanez. Aitzitik, totalitarismo alderantzikatua hiritar pasibo, politikoki desmobilizatu eta apatikoen artean hazten da, oso gutxitan joaten baitira “ikusle-kontsumitzaile” gisa esleitzen zaien eginkizunetik haratago eta estatuaren gaineko kontrola erabiltzen duen ekonomia kapitalistaren forma hartzen dute, hau da, ekonomia nagusi da politikan eta dominazio horrekin ankerkeria mota desberdinak datoz; halaber, bere helburu eta egiaztagiri “demokratikoak” iragartzen ditu, bere lehentasunak erabateko ekonomikoak eta hedagarriak izaten diren arren; eta bere zuzendaritza, empresa korporatibaren anonimotasun eta aurpegirik gabekoen antzekoa, hain zuzen ere, pobreen ongizatearekiko axolagabekeria handia duten korporazioekin lotuta dago.

Egiazki, totalitarismo alderantzikatuak, aberats eta pribilegiatuei bizitza zalantzagarri egin zien nazismoak ez bezala, behartsuentzako eta langileentzako gizarte-programak eskaintzean, klase behartsuak ustiatzen ditu, osasun-programak eta gizarte-zerbitzuak murriztuz edo ahulduz, bai eta soldata baxua duten langileak inportatzeagatik mehatxupeko egoera ezegonkorrean dauden langileentzako lan heziketa arautu ere. Horrela, bada, teknologia altuko ekonomia hegazkor eta globalizatu batean prekarizatutako enpleguak, langileen murrizketak, sindikatuen defentsarik ezak, bizkorki zaharkitutako eta deseguneratutako trebetasunek, lanpostuak atzerrira lekualdatzeak, horrek guztiak beldurrezko ekonomia bat sortzen du, nagusiki zentzuzkoa eta arrazionala den kontrol-sistema batek baldintzatua, boterea ziurgabetasunaz elikatzen dena. Horren ondorioz, herritarrak etengabe kezkatuta eta zozotuta daude, eta lehia-nahien kontrolik gabeko bultzadaren mende, egonkortasun politikorako irrika sortzen dute, konpromiso zibikoaren ordez, eta babes-nahia bilatzen du parte-hartze politikoaren ordez. (Hobbes dixit). Ondorioz, herritarrak boterean parte hartzetik kanpo geratzen dira, iritziak izatera gonbidatuta, bozkatzeko aukera ematen zaie eta, hauteskunde-karrusela amaitu ondoren, korporazioak eta haien presio-taldeak herritar horiek ahaztuta gobernatzeko zereginera itzultzen dira.

Estatu korporatiboak, hauteskundeen bidez legitimatua, garai batean demokrazia babestu zuen legedia kontrolatzen, berridazten eta desitxuratzen du, hura bertan behera uzteko asmoz. Eta, horrela, oinarrizko eskubideak ezeztatu egiten dira agindu judizial eta legegilearen bidez, zeinek, botere korporatiboaren zerbitzura, legeak berrinterpretatzen baitituzte beren jatorrizko esanahia kentzeko, kontrol korporatiboa indartzeko eta haien gainbegiraketa ezabatzeko. Komunikabide sozialek eta eliteek, batez ere intelektualek, akademikoek eta ikertzaileek, sisteman erabat integratuta eta erosita, are gehiago, herritarren despolitizazioa eta iritzi publikoaren uniformizazioa sustatzen dute, eta horrek garrantzirik gabe uzten du disidentzia politikoa, zeina, antisistema, esker-muturrekoa, terrorista gisa etiketatuta, erabat ezikusia gelditzen baita.

Totalitarismo alderantzikatua bi ardatz nagusi dituen “demokrazia kudeatua” garatzen jarraitzen duen “espektro” bat da. Alde batetik, gobernua gero eta gehiago asimilatzen da enpresa-korporazio baten moduekin, zeina, zerbitzu publiko desinteresatuaren ideal errepublikano klasikoaren aurka, nazioan ahalik eta onura handiena lortzeko esperientzia eskatzen duten gerenteen mesederako, elitistagoa bihurtzen baita. Bestela esanda, arlo politikoan “iraultza korporatiboa” da, kapitalismoaren eta demokraziaren arteko uztarketa, eta horren emaitzak demokraziaren amortizazio eta balio-galtzea dira, herriaren aurrean ordezkaritza izateari eta erantzunkizunari dagokionez; lehiaren kultura antipolitikoa lankidetza baino, finean pribatizazio programa oldarkorra. Bestalde, herri-autogobernuaren oinarrizko formek bere horretan dirauten arren, edukia hutsik dago; izan ere, Estatuko gero eta espazio gehiago kabildazio korporatiboko interesen makinazioen mende baitago, pertsonak ekintza demokratiko erreal eta parte-hartzailea har dezan adoregabetuz. Horrek “herritarrik gabeko demokrazia” eta hiritartasun lazakeria edo arduragabekeriaren sentimendu gorakorra sustatzen ditu, zeinean herri-subiranotasuna “kontsumitzailearen subiranotasunera” mugatzen baita. Laburbilduz, totalitarismo alderantzikatua ez da demagogo edo buru karismatiko baten inguruan biraka, oro har anonimoak diren centro koorporatiboak baizik. Ez du demokrazia nabarmenki gutxiesten; aitzitik, ideal demokratikoari eta Konstituzioari, askatasun zibilei, prentsa-askatasunari eta botere judizialaren independentziari omenaldia egiten die, hauteskunde-politikaren fatxadari, haren ikonografiari, tradizioei eta abertzaletasunaren hizkuntzari kanpoko leialtasuna ematen die, baina, aldi berean, erakunde demokratikoak azpikoz gora jartzen eta itzulipurdikatzen ditu. Egia esan, totalitarismo alderantzikatuak, maltzurki, benetan denaren aurkakoa dela aitortzen du, areago, bere benetako identitateari uko eginez, konfiantza du bere desbideratzeak “aurrerapen aldaketa” gisa normalizatuko direlarik.

Demokrazia eta Inperioa: contradictio in terminis

Roosevelten agintaldian, 1930eko hamarkadan, Estatuak nolabait araututako kapitalismo bat zegoen AEBetan, guztion onerako jarduera korporatiboa kontrolatzeko ahaleginean. Baina Bigarren Mundu Gerraz geroztik, iruditeria konstituzionalak Gerra Hotzaren botere irudimenari men egin zion, eta ongizatearekiko, parte-hartzearekiko eta berdintasunarekiko kezka, abertzaletasunaren, antikomunismoaren eta beldurraren ideologia “desmaterializatu” batekin ordezkatu zuten, hau da, aberastasun korporatiboaren eta desberdintasunaren zerbitzura dagoen ideologia manikeo berri batekin. SESBk antikapitalismoarekiko eta igualitarismo osoarekiko hartu zuen jarrera konpromisoaren posizioak, honela, indibidualismo kapitalistari aura abertzale bat eman zion eta bere aurkakoei aurre egitea ahalbidetu zuen. Gerra Hotzak defentsa-gastuen gehikuntza izugarria eragin zuen, aldi berean, AEBetako ekonomia defentsa korporatiboko industrien menpekotasun izugarria izatea gaineratzen zuena. Gerra garaiko korporazioek eta militaristek gobernua bahitzeak ahalbidetu zuen industria-multzoak herrialdearen odolustea.

Gobernuaren gizarte-programak “herritarren ongizaterako gobernu-erantzukizunaren abdikazio selektibo” gisa murriztuak edo ezabatuak izan ziren, kostuak murriztearen eta “eraginkortasuna” hobetzearen babesean. Wolinen iritziz, gerra ostean amerikar inperio globalaren sorrera antolatzeko koalizioa osatu zuten militarista eta korporazio hauek, Amerikako demokrazia desagerrarazi zuten indarrak izan ziren. Wolinek totalitarismo alderantzikatu hau “superpotentziaren benetako aurpegia” izendatu zuen. Gerraren espekulatzaile eta militarista hauek, gerra “normalizatzen” zuten bitartean, herrialdea baliabideetatik odoluzten, herri erakundeak desegiten, eta arlo politikoan langileria hausten eta pobretzen. Eta Wolinek ohartarazten du, inperio guztiekin gertatzen den bezala, beraien expansionismoaren eraginez inoiz ez dela demokraziara itzuliko militaristen eta korporazioen kontrolik gabeko boterea erabat murriztu arte, gerra egoera ezin dela estatu demokratikoa izan, azken finean, inperialismoa eta demokrazia bateraezinak direla eta, beraz, Estatu Batuak estatu totalitario bihurtuko dela, norabidea errotik aldatzen ez bada.

Wolinek kapitalismoaren eta orain arteko bizitza politiko demokratikoaren patuaren kritika berezi ez marxista bat formulatu zuen. Estatu Batuetako demokraziaren patuaz pentsatzeko ahaleginean, botere forma moderno eta postmodernoen teorizazio berria formulatu zuen eta nolaz hauek XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran bizitza politikoaren mugak eta hodeiertzak moldatu zituzten. Wolinen pentsamendu politikoa, nahiz eta Marxek kapitalismoari botere forma gisa kritika eragin, zalantzarik gabe ez da marxista, demokrazia parte-hartzailearen tematzean, arlo politikoaren nagusitasunean eta demokraziaren teoria erradikalak ekonomiatik haratago botere formak kokatu behar dituela sinesmenean. Wolinek, deskribatzen duen egoera hainbesteko garraztasunez ezabatzeko moduari buruzko errezetarik ez duen arren, batez ere inperatibo burokratikoen, elitismoaren eta kudeaketa printzipioen esku geratzen den demokraziaren patuarekin bereziki kezkaturik, demokrazia igarokorraren ideia sortu zuen. Haren ustez, demokrazia ez da estatu finko baten forma, baizik eta esperientzia arrunta eta momentukoa, zeinean jende arrunta aktore politiko aktibo bihurtzen baita. Gertakari nahasgarri baten ondorioz bat-batean agertzen eta lehertzen den “demokrazia igarokor (iheskor)” horri esker, gizarteek ordu edo egun batzuk partekatzen dituzte, herritar guztien interes komunak lehenetsiz, eliteen planak hautsiz, eta bizi behar duten bizitzarekiko herriaren atsekabea agerian utziz. Baina Wolinek ez du irabazteko inolako errezetarik, badaki demokrazia igarokor horiei eustea oso zaila dela, batetik, jendeak etengabe mobilizatuta egotea baimentzen ez dizkion funtsezko bizi-interes arruntak dituelako, eta bestetik, definizioz iraultza demokratikoak aniztasuna bultzatzen du eta, beraz, ezinbestean zatiketan erortzen delako. Baino kalean demokraziaren igarokorraren leherketak luzatu eta fruituak eman ditzake, eta hori gertatzen da sistemaren disrupzioa hain hedadura handikoa denean, non estatuak totalitarismo klasikoa berreskuratu behar duen, diktadura bati zilegitasuna kendu eta hura parekatzen duten neurri despotiko eta tiranikoekin. Nolanahi ere, une disruptibo horiek hain eragin indartsua dute jendearengan, hain irismen handiko aldaketa sentimentala, non edozein unetan berriro gerta baitaitezke, betiere haiek gogoratzen dituen jendea dagoen bitartean.

Wolinek etorkizuna babestuko duen iraganaren aurrean jartzen gaitu, orainean babestutako iraganaren ispiluan, oraindik betetzeke dagoen iraganaren presentzian, non denbora lan eta esplorazio eremu bihurtzen den, aurkikuntzarako eta baliabiderako eremu batean, beti zalantzan jartzeko leku batean. Inork ezin izan zuen hain ongi ikusi garai ilun haien iluntasunean, inoiz ez baitzen demokrazia mesfidantzaz begiratzen zuen liberal beldurgarria izan, ezta oraina iraunarazten saiatzen den konstituzionalista irrikatsua ere. Wolinek bazuen ausardia demokratiko hori, erakunde iraunkorrak bilatzen ez dituena, demokrazia igarokorra baizik, egonkortasun liberala bultzatzen ez duena, abentura demokratikoa baizik, demokraten arriskuak, balizko akatsak eta gezurrezko zenbait urrats argi ikusi zituena. Eta, aurrerabidean federik ez zuen arren, ezta etorkizunean berrerospenaren promesarik ere, politikaren aukera ikusi zuen, amankomunezko bizitza demokratikoa eraikitzeko itxaropenarekin. Munduaren inperfekzioan, gutxiegitasunean eta zatikotasunean itxaropen horren existentzia sumatu zuen. Hautsitako gauzen arrakaletatik eta pitzaduretatik gizarte berri demokratikoago bat atera eta haz zitekeela espero zuen. Zeren, azken batean, Wolinentzat demokrazia ez da antzinako atenastarren ondarea soilik, gaur egungo gizakiaren eskura dagoen altxorra baizik.

https://busturianaiak.home.blog/2019/11/18/sheldon-wolin-demokrazia-kudeatua-eta-totalitarismo-alderantzikatua/