Gipuzkoako armarria Hernanin

Armarri batek hitz egiten du. Heraldikaren munduan, armarriak eta blasoiak kontaketaren euskarri fisikoa dira. Harrian zizelkatuak ala horman edo oihalean margotuak izaten dira. Erdian, jabearen “lorpenak” edo bizitzan egindako subjektuaren balentriak erakusgarri jarri ohi dira.

Ez da hori Gipuzkoako armarri zaharraren kasua. Aipatu armarri hori, Gaztelak Gipuzkoari emandako hainbat irudi gutxiesgarriz osatua dago. Hala nola: Gaztelak nafar mendebaldea konkistatu zueneko errege baten irudia, ezpata xut duena; Gipuzkoar talde batek Gaztelako erresumaren zerbitzura, Nafarroa Garaia eta Beherea konkistatu eta menderatzeko gerran eskuratutako 12 kanoi; “Guipuzkoa” gaztelaniaz soilik idatzita, Espainiako “provincia” dela gogoratzen duena eta abar. 

Hau da mozioaren izenburua eta eskaria jasotzen duena.

SUSTRAIAK IZENEKO ESKULTURA JARRI BERRIAN AGERTZEN DEN ARMARRIA INDARREAN DAGOEN “GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN IDENTITATE ZEINUEI BURUZKO” ARAUETARA EGOKITZEA.

Beharrezko dokumentazio, memoria edo aholku jaso beharrezkoak jasota.

Ez gara legeen interpretazioari buruz ari, armarriei buruzko Arau jakin baten disonantziaz baizik. Ez dugu interbentzio zehatzik eskatzen, baizik eta iruditeriaren informazioa eta argibideak eman dezakeen prozesua martxan jartzeko konpromezua baizik.

Udal plenoan aurkeztutako mozioa:

Hernani Errotzen memoria historikoa elkarte kulturala, Hernaniko Latsunbe kaleko 28an, Ave Maria etxean egoitza duen elkarteak, ondoko MOZIOA aurkezten du:

SUSTRAIAK IZENEKO ESKULTURA JARRI BERRIAN AGERTZEN DEN ARMARRIA INDARREAN DAGOEN “GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN IDENTITATE ZEINUEI BURUZKO” ARAUETARA EGOKITZEA.

ZIOEN ADIERAZPENA

Hernanirako sarrera nagusietako batean, Txantxilako biribilgunean hain zuzen ere, “Sustraiak” izeneko eskultura berri bat jarri du Hernaniko Udalak. Eskultura horri antzinako zeramikazko plaka bat ezarri zaio, Hernani herriaren izen ederra indartzen duena, egun zaharkitua eta polemikoa den “armarri” baten ondoan.

Aipatu armarri hori, Gaztelak Gipuzkoari emandako hainbat irudi gutxiesgarriz osatua dago. Hala nola: Gaztelak nafar mendebaldea konkistatu zueneko errege baten irudia, ezpata xut duena; Gipuzkoar talde batek Gaztelako erresumaren zerbitzura, Nafarroa Garaia eta Beherea konkistatu eta menderatzeko gerran eskuratutako 12 kanoi; “Guipuzkoa” gaztelaniaz soilik idatzita, Espainiako “provincia” dela gogoratzen duena eta abar.

1936ko urriaren 21ean, “Euzkadi´ko Agintaritzaren egunerokoan” argitaratutako dekretuez Gipuzkoako armarritik ezabatu ziren “anai-arreben arteko borrokak sinbolizatzen dituzten ezaugarriak”. Bide beretik, martxoaren 27ko 6/1990 Foru Araua, 1990eko abuztuaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen “Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Identitate Zeinuei buruzkoa”. Gaur egun indarrean dagoen Arauak baimena ematen du erreprodukzio sinplifikatuaren logotipoak ordeztea Gipuzkoako Lurralde Historikoaren agerkarietan. Hortaz, Hernanin jarri den armarri irudiak ez du betetzen 6/1990 Foru Araua.

Arau berean, ezartzen da Luralde Historikoaren izen ofiziala: euskaraz, Gipuzkoa. (G.A.O. 70. Znb.; 2181 or.)

Horiek guztiak kontuan hartuta mozioa hau aurkezten dugu eta Hernaniko udalbatzak honako erabakia har dezan eskatzen dugu:

MOZIOA:

1.- Txantxilako biribilgunean jarri berri den “Sustraiak” izeneko eskulturan, zeramikazko plakan agertzen diren irudietan zehazki, martxoaren 27ko 6/1990 Foru Araua betetzen ez duten sinboloak Arau horretara egokitzeko beharrezko neurriak hartzea.

2.- Egokitzapen horren azalpena ematea, eskulturaren espazio artistikoa kontuan hartuta, modu egokienean eta iraunkorrean.

Hernanin, 2023ko apirilaren 18an