Guardiako gaztelua

Guardian 1874. urtera arte gaztelu bat zegoen. Eskolak dauden lekuan kokatzen zen, eta defentsarako gaztelua zen. 908.urtean Antso Abarkak eraikiarazi zuen, eta XIII.mendean Antso Azkarrak hiribildua erabat indartu zuenean zazpi dorre gehitu zitzaizkion.

XIX.mendean Gerra Karlistetan gaztelua ia erabat suntsiturik geratu zen. 1874.urtean Alvarez jeneralak suntsitu ostean urtebete beranduago eraitsi zuten.

Gazteluari «Orratzaren gaztelua» deitzen zioten, omenaldi dorrean zegoen eskailera kiribiletik ateratzen zen piramide formako puntagatik. Iturria: https://secretosdelaguardia.webnode.es