Kazeta 93


Haria, aldizkari mamitsua

Durangoko Azokak gure herriko kulturarekin harreman zuzena eskaintzen digu, eta bere txoko eta bazterrak erakusten dizkigu, bere ahaleginak eta zailtasunak. Han ikusi dugu Nabarraldek argitaratzen duen Haria aldizkariak pizten duen interesa. Urtero 3 edo 4 ale berri kaleratzen dira, mailako autore eta kolaboratzaile ezberdinen parte hartzeari esker: azken aleak esaterako, Lehen Mundu Gerrak (1914) baskonia kontinentalean eragin zituen ondorio gaiztoak aztertzen ditu. Baina beste ale batzuetan karlistadak, auzolanaren kultura, euskal emakumeek historian izan duten papera, oroimen lekuak eta abar eta abar ikertu dugu. Historia, identitatea, lurraldetasuna…

Salmahaiaren beste aldetik ikusi ditugu ikerketa aldizkari hauek esku kuxkuxeroetan, barnean gordetzen duten sekretuak, izenburuak, irudiak, izenak, edukiak… jende aurrean erakutsiz, gure saltokia utzi eta esku maitekorretan alde egiten. Eta poza eragiten digu horrek, Haria izan baita azokako publikoaren arreta jaso duen produktua.

Aldizkari hauetan urtetako lana gordetzen dela ukaezina da. Nabarralde proiektuaren funtsa jasotzen dute argitalpen hauek. Eta horregatik eduki guzti hauek formatu berrian eskuratu daitezke, USB txartel batean, ale guztiak euskarri txiki batean gordez. Artxiborako oso erabilgarria den materiala, irakasle, kultur elkarte, liburutegi eta unibertsitateetarako… edo lagun eta familiarteko kuxkuxeroei oparitzeko.

  • Nabarralde: Juan Zelaia recibe el Nabarralde Saria por su apoyo incondicional a la cultura vasca
  • Hermano Templario: El caldo gordo y la horma del zapato
  • Iñaki Egaña: Guerra sucia, 3, 33, 333
  • Pako Aristi: Orduan atera izan bagina
  • Juan Martin Elexpuru: Inquietos vascones, pero no tanto
  • Ferran Requejo: Independencia y puntos euclidianos
  • Ana Telletxea: Mendiak bete elurrez
  • Beñi Agirre: Durango eleanitza, askotariko kultura
  • Alots Gezuraga: Los números del imperialismo lingüístico