Zazpi egun barru lekuak hustu ezean, eguneko ehun euroko isuna jasoko du ikastolak
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Berria
Frederique Davous Paueko epaileak deliberatu du Ziburuko ikastolak eskolatik alde egin behar duela.
Astebeteko epea du ikastolak bertze leku bat bilatzeko
Gaur izanen dute lehen eskola eguna Ipar Euskal Herriko haurrek. Ziburuko ikastolako ikasleentzat, ordea, sartze berezia izanen da aurtengoa. Izan ere, Paueko Administrazio Auzitegiko Frederique Davous epaileak atzo ebatzi zuenez, Ziburuko ikastolak Marinela auzoko eskola publikoa utzi beharko du jakinarazpena jaso eta zazpi egunera. Agindua bete ezean, eskolan gelditzen diren egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaindu beharko dute.
Deliberoak harridura sortu du ikastolako ordezkarien artean. Izan ere, Laida Mugikak adierazi duenez, uste zuten halako zerbait gerta zitekeela, baina ez zuten uste kanporatze epea hain azkarra izanen zenik: «Pentsatzen genuen azarora arte utziko zigula denbora, hurrengo oporrak arte, dena pixka bat lasaiago aztertzeko». Epaileak denbora askorik ez die utzi, baina. Hain zuzen, jakinarazpena jaso eta zazpi egunen buruko epean erabaki beharko dute hamabi ikasleekin zer egin. Gaur, dena den, normal hasi nahiko lukete sartzea. «Gelditzen zaizkigun zazpi egun horiek ongi aprobetxatuko ditugu, eta astea pasatuko dugu atzematen aterabideak, ezker-eskuin galdegiten», azaldu du Mugikak.
Sententzia bereziki bi punturen gainean oinarritzen da. Alde batetik, epaiketan epaileak adierazi bezala, baieztatzen du ikastola eta Ziburuko Herriko Etxearen arteko hitzarmena baliogabea zela. Urgentzia da aipatzen duen bigarren argudioa. Izan ere, sententziak dio ikastolako bi prefabrikatuek «traba» egiten dutela eskolako ikasleek azaroaren 3an sartzea egin dezaten. Testuak zehazten du udan prefabrikatu horiek egoteak obrak «gibelatu» egin dituela eta hor segituz gero arriskuan jar dezaketela eskolaren «funtzionamendu egokia». Hortaz, epaileak ondorioztatu du presazkoa dela ikastolak Marinelako eskola uztea. Mugika, ordea, ez dago ados presaren argudioarekin. Haren ustez, «gezurra da, zeren eta egiten ahal baitituzte obrak hori kendu gabe ere».
Haurrentzako alternatiba
Bi puntu horiez gain Seaskako kideak gehien harritu dituena da sententziak diola Ziburuko ikastolako haurrek badutela alternatibarik. «Agindu honek kontuan hartzen ditu Seaskak Ziburun hartu nahi zituen hamabi haurren interesak», dio sententziak. Bi alternatiba aipatzen ditu Ziburuko ikastolako haurrentzat: alde batetik, erraten du Ziburuko Herriko Etxeak eskaini diela behin-behinean eskola publikora joatea. Aukera horrek ez du kontuan hartzen, ordea, haurren gurasoek egindako hautua, hots, euskaraz ikastea. Izan ere, Ziburuko eskola publikoan ez dago irakaskuntza guziz euskaraz egiteko aukerarik.
Zibururen mugakide diren Donibane Lohizune eta Urruñako ikastoletara joatea aipatzen du, bestalde, sententziak. Zehazki, erraten du ikastolako ordezkariek auzian baieztatu zutela badagoela haurrentzako lekua ondoko bi herri horietako ikastoletan.
Ikastolako ordezkariek, alta, gezurtatu egin dute azkeneko puntu hori. Mugikak adierazi duenez, «epaileak gaizki ulertu du, zeren eta Paxkal Indok justu alderantzizkoa erran zuen; erran zuen ez dela lekurik Donibane eta Urruñako ikastoletan». Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria ere kexu agertu da testuaren zati horregatik: «Paxkal Indok ez zuen batere hori erran, baina epaileak bere burua zuritzen du».
Galdea herriko etxeari
Ziburuko ikastolaren aurkako sententziak ez du zehaztapenik ematen herriko etxeak hartu beharreko ardurari buruz. Mugikak azaldu duenez, epaileak ezin zuen halakorik egin: «Epaiketa zen bakarrik Marinelan genuen hitzarmenari buruz: egoten ahal garenez edo ezin garenez egon».
Hala ere, Seaskako eta Kaskarotenia ikastolako kideek argi dute herriko etxeari eta Guy Poulou auzapezari eskatuko diotela bertze aterabide bat bilatzeko. «Berriro ere herriko etxeari galdegiten diogu zerbait proposatzea», tematu da Mugika. «Bilkura bat galdeginen diogu: azken aukera, elkarrekin hitz egin eta herriko etxeak zerbait egin dezan».
Herriko etxeak hitz egiteari uko eginen badio ere, ez dute geldirik egoteko asmorik. «Guri ez zaigu burutik pasatzen ikastola ixtea: ez da posible. Ez dugu hau dena egin gero ikastola ixteko», esan du Mugikak. Bestalde, instituzioen babesa nabarmendu du, eta oroitu du Frantziako Hezkuntza Nazionalak ordaintzen duela Ziburuko ikastolako irakaslearen soldata, eta inspektoreak «begi onez» ikusten duela.
Atzo arratsaldean bildu ziren ikastolako gurasoak ikastolako zein Seaskako arduradunekin, aitzina begira dauden aukerak aztertzeko.
Sare sozialetan babes zabala izan zuen atzo arratsaldean Ziburuko ikastolak: bertzeak bertze, EH Bilduk, Euskal Herrian Euskaraz-ek eta Seaskaren Lagunak elkarteak sostengatu dute.
Arazo bat Ziburun, arazo Euskal Herrian
Naiz
Paueko Administrazio Auzitegiak Ziburuko Kaskarotenia ikastolari astebeteko epea eman dio egun erabiltzen duen eraikina utz dezan. Horrez gain, epe horretatik aurrera, bertan jarraitzen duen egun bakoitzeko ehun euroko isuna jarriko diola mehatxu egin dio. Mahai gainean zituen hiru aukeren artean, epaileak ikastolari eta bertan ikasten duten haurrei kalte handiena eragiten diena hartu du, eta ataka larrian jarri ditu bai ikastola bera bai haurrak. Izan ere, Seaskako zuzendari Hur Gorostiagak iragan ostiralean nabarmendu zuenez, Marinelako guneaz aparte ez dute klaseak hasteko bestelako lekurik. Eta gaur hasiko da ikasturtea…
Argi dago, beraz, arazo bat dutela Ziburun. Eta ez bakarrik ikastolan izena emanda dauden hamabi haurrek edo haien gurasoek, baizik eta euskarak, euskal hezkuntzak eta euskal kulturak pixkanaka bada ere bere lekua har dezan lanean ari diren herritar guztiek. Are gehiago, gertatutakoa arazotzat jo beharko lukete euskal hizkuntzari errespetua dioten guztiek. Eta Ziburun arazo bat dute, batez ere bertako Herriko Etxeak arazo bilakatu nahi izan duelako, eta euskararekiko zein haurren hezkuntza eskubideekiko sekulako axolagabetasuna erakutsi duelako. Herri hauteskundeak izan eta hain denbora gutxian auzapezak horrelako jarrera oldarkorra agertzea berri txarra da, zinez, ziburutarrentzat.
Baina Ziburun arazo bat duten bezala, arazoa, letra larriz idatzita, Euskal Herriak dauka, berriro ere instituzio arrotz batek zuzenean eragiten dion gai batean bere kalterako den erabakia hartu duelako eta betearaziko duelako. Kasu honetan Paueko Auzitegia izan da –euskaldunoi kalte egiten esperientzia luzea dauka auzitegi horrek–, baina beste batzuetan beste epaitegi, administrazio, gobernu ordezkari edo polizia batzuek izaten dira gure herriari buruz erabakitzen dutenak, Ipar Euskal Herrian zein Hego Euskal Herrian. Eta hori aldatu ezean, euskal herritarron eskubideek esku arrotzen menpe jarraitzen duten bitartean, arazoak bere horretan jarraituko du. Ziburun eta Euskal Herri osoan.
Ziburu. El ayuntamiento desahucia a 12 niños “contra-revolucionarios”
Guy Poulou, el alcalde de Zuburu puede respirar tranquilo. Los 12 niños que estudiaban en la escuela infantil que la Federación de Ikastolas Seaska tenía en locales municipales, ya no los ocuparán. El Tribunal de Pau ha dictado que tienen siente días para abandonar las instalaciones.
La situación de la educación en euskera en Iparralde sigue siendo grave. Los jacobinos franceses, tanto de derecha como de izquierda, siguen empeñados en conseguir la unificación total de la lengua en la República. Su lucha para acabar con las naciones que la Revolución francesa integró, a sangre y fuego, en el Estado-nación que se inventaron, sigue igual de activa que hace mas de 2 siglos.
El alcalde de Ziburu, la población vasca que vio nacer al músico vasco mas universal, Maurice Ravel (un vasco que siempre ejerció de vasco, por mucho que lo oculten los libros de historia), ha demostrado que las cosas no han cambiado mucho. Francia, la nación construida, a golpe de fusil y guillotina, al servicio y modelo de las ideas de París, sigue persiguiendo todo aquello que no sea genuinamente parisino, perdón, francés.
Iparralde no es una excepción. Ese “barrio de veraneo”, y de retiro, de los parisinos acomodados, no puede mostrarse mínimamente diferente a un barrio burgués de la capital. Que se hable en inglés, es soportable, pero la presencia de esa lengua traidora y desvertebradora de la nación francesa, es absolutamente inaceptable.
Hoy la República francesa ha ganado una batalla a 12 niños anti-revolucionarios. Si quieren educarse que lo hagan en cristiano Perdón. En francés (que es una república laica)
Ecole en langue basque: un tribunal ordonne l’expulsion d’une maternelle à Ciboure
Le Tribunal administratif de Pau a ordonné lundi à la Fédération d’écoles en langue basque Seaska de libérer dans un délai de sept jours une parcelle de la commune de Ciboure (Pyrénées-Atlantiques) qu’une de ses écoles maternelles occupait jusqu’à présent, a annoncé le directeur de Seaska.








