Gasteiz 1200. Nafarroaren erreinuaren hiria. Bederatzi hilabeteko setioaren ondoren, Gaztelaren eskuetara pasatu zen.
Gasteizko katedrala eta harresia ikusi nahian, hara joan ginen. Interneten erreserba egiten saiatu ginen. Azalpen guztiak gazteleraz zeuden, ordu batean izan ezik. Euskaraz klikatu genuen. Sorpresa, antolatzaileek deitu ziguten gaztelaniazko entzuleek baino ez zutela izena eman esanez, eta gaztelaniaz egin behar zela bisita. Gero konturatu ginen dozena erdi euskaldun geundela azalpenak gaztelaniaz jasotzen. Halako zerbitzuarekin euskararen erabiltzaileak oso urriak izango dira beti.
Ez dut sartu nahi azalpenekin, hau da, azalpenetan ez da behin ere aipatzen Gasteizko harresiaren jatorria nafar erresumatik datorrela; ezta Gasteiz indarrez sarrarazi zutela Gaztela barruan eta XVIII. mendera arte euskaraz egiten zela.
Berria









