Kazeta 54

Editoriala

azala54

 

Ez da ezaguna nola izan zen gaur egun Gipuzkoa izenez ezagutzen dugunaren jaiotza, legendaren bat edo beste, eta suposizio ugari. Dokumentazio eta ekarpen zehatz batzuekin gure historiaren zati bat ulertzen laguntzen du ekoizpen berri honek

Urtearen lehen hilabete hauetan berriki gurean aztertzen ari garen gai berriak sustatzen gabiltza; Gipuzkoaren jatorriaz egindako lana han eta hemen ezagutarazi nahi dugu, eta ez gara bakarrik Gipuzkoan ari, izan ere, herrialdearen sorkuntzaz bada ere, bete-betean sartzen baita Nafarroaren historiaren gaian, testuinguruan. Ez da ezaguna nola izan zen gaur egun Gipuzkoa izenez ezagutzen dugunaren jaiotza, legendaren bat edo beste, eta suposizio ugari. Dokumentazio eta ekarpen zehatz batzuekin gure historiaren zati bat ulertzen laguntzen du ekoizpen berri honek.

Orain dela gutxi jaso duzue DVDa sustatzaileok etxean eta orain haren gizarteratzea dagokigu. Zuek, sustatzaile eta jarraitzaileek, ezagu-tzen duzuen arren (eta inguruko jendeari haren berri eman, hartaz hitz egin…) herrietan, auzoetan aurkeztu nahi dugu orain; dokumentalaren proiekzioaz gain hitzalditxo bat ematen dugu gaia hobeki planteatzeko eta gero, biltzen den jendearen artean sortzen den eztabaida bideratzen dugu. Beti sortzen dira zalantzak, jakin-minak eta galderak, eta oso esperientzia interesgarria suertatzen da.

Orain arte Nafarroaren Konkistaren gaineko dokumentalaren emanaldiekin aritu gara Euskal Herri osoan, eta oraindik ere gaiak badu eskaera. Egiazki, 2011 honetan hurbil aski dugu Nafarroaren behin betiko gainbehera ekarri zuen dataren urtemuga, eta hori oso presente, ekitaldi eta jarduera asko sortzen ari da bazter guztietan. Gure ustez, konkistaren gaia hainbat tokitan ez da oraindik orain oso modu naturalean ulertzen, nahiz eta poliki-poliki eztabaida zabaltzen ari den eta horretarako, aipatzen ari garen DVDa (Gipuzkoaren jatorria) oso lagungarri suertatzen ari da.

Zurean antolatu nahi izanez gero, deitu besterik ez duzue. Toki bat lortu beharko zenukete (aretoa, gela, lokala…) eta data gurekin adostu ondotik, hura ongi iragartzea da giltza. Edozein kultur asteren barruan, delako auzoko jardueren agendan, espresuki antolatutako hitzorduan… horiek denak baliagarriak dira. Ausartu zaitezte eta plantea ezazue gaia zuen inguruan, baten batek gai hauei ez die sekula erreparatu izanen eta sorpresaz lehenik, arduraz bigarrenik, hitzordu polita gertatuko da.

Bitxikeria moduan aipa genezake Bartzelonan ere izan dela DVDaren proiekzioa; biena hain zuzen, batetik “1512-Nafarroaren Konkista” eman zen eta Angel Rekaldek hitzaldiaz osatu, eta bigarrenik, “Gipuzkoaren jatorria” proiektatu zen, Bartzelonako Euskal Etxeak urtarrilean antolatutako memoria historikoaren gaineko jardunaldi batzuetan.

 

Síntesis de la Historia de Navarra
Bestetik, eta ekoizpen berriak aipatu ditugula, Luis Martinez Garateren obra berria sarri jasoko duzue etxean, “Síntesis de la Historia de Navarra”, oso harrera ona izaten ari baita hainbeste esparruetan. Durangoko Azokan aurkeztu zen eta geroztik oihartzun ona izan du sintesi obra honek. Gozatu dezazuela.

 

Nuevos Estados

A lo largo de los siglos el imperio hispano se ha ido desmoronando y han saltado, una a una, sus colonias. Dicho engendro de la historia, surgido de la violencia de las armas, el genocidio y una larga tradición de prepotencia, lo tiene difícil para sostenerse incólume en medio de las crisis y las agitaciones de cada época.

Un argumento que se nos ha repetido hasta la saciedad es que los Estados son lo que son, y las fronteras no se mueven. Que nadie lo admitiría. Sin embargo, junto a la aparición de nuevos Estados en nuestro entorno, vemos que el proceso de recomposición del orden internacional es constante, y se renueva a cada día que pasa. El referéndum de Sudán nos recuerda que términos como autodeterminación, consulta soberana, voluntad ciudadana, fronteras que se trasladan, nuevos Estados, etc., son naturales, de uso corriente y actualidad plena.

Quizás por eso, en estos momentos en que la crisis agita el planeta y el Estado español hace aguas por todas sus costuras, se exprese de forma tan sencilla, sin escándalos ni aspavientos, el horizonte de la independencia como solución al conflicto histórico que sufre nuestra sociedad navarra. Así lo publica, sin ir más lejos, la revista TIME, que presenta una clasificación de países que se aproximan a su independencia, y destaca en cabeza los procesos de Scotland y Basque Country, por delante de Sahara, Kurdistan, Tibet o Québec.

 

  • Beñi Agirre: Inbasoreak hiria sortu?
  • Álvaro Calderón Fernández : La ermita del Pilar de Garísoain y todo lo demás
  • Alots Gezuraga: España nos roba
  • Nabarralde: Orígenes de un conflicto
  • Ara: Televisión española veta el catalán
  • Txente Rekondo: A las puertas del nacimiento de un nuevo Estado
  • Antonio Urra Maeztu: Juan Iturralde Suit
  • Mikel Sorauren: Europa sin proyecto, ni liderazgo
  • Iñaki Egaña: Begoña Urroz
  • Luis Mª Mtz Garate: Una piedra en el camino

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=110131074612-d87bd9890d074247a2047aa4d996568b docname=web54 username=Nabarralde loadinginfotext=Nabarralde%20kazeta%2054 showhtmllink=true tag=nabarralde width=300 height=212 unit=px]