Ondarearen jabetza
Nafarroako Eliza ofiziala bere izenean jartzen ari da hainbat eta hainbat eraikin (erlijioso eta zibil). Hautsa astintzen ari da, eta gero eta adibide gehiago ezagutzen ari gara jabetza berri horiez. Ondarea gizartearena ala erakundeena da?
Azken bolada honetan oihartzun handia izaten ari dira hainbat eraikin erlijiosoen (eta baita zibilen) gaineko jabetzak. Adibide deigarria izan da Otsagabiako ermita. Norena da Otsagabiako Muskilda ermita? Ermita hau duela mendeak Udalak osatutako patronatu laiko batek gobernatu du. Barne legeen arabera, Muskildako ondarea defendatu eta kontserbatu ditu funtzio nagusiak, eta horretarako Otsagabian inork ez du zalantzan herriak berak izan behar duela jabea. Udalak auzibidea hartuz gero, epaitegira ailegatzen den lehen kasua litzateke Nafarroan.
Mikel Sorauren historialariaren iritziz «patronatu oro entitate autonomoa da eta ez dagokio beste inongo erakunderi; patronatuak, baita elizakoak ere, ondare publiko eta partikularretatik abiatuta eratu dira, alegia, neurri batean amortizatuak gelditzen dira eta ezin dira esleitutako ondareak kendu. Patronatua desagertzekotan, ondare horiek jabeei edo haien ondorengoei bueltatu beharko litzaizkieke.»
Herria erabat dantzan jarri du elizak azken adierazpenarekin, eta erregistrotik inskripzioa kentzeko eskatu diote herritarrek.
Uxue dugu bigarren kasua. 2006an, eta Aznarren Gobernuko dekretu batek egindako lege erreforma bat baliatuz, Iruñeko Elizbarrutiak Uxueko eliz-gotorlekua bere izenean jarri zuen jabetza-erregistroan. Eskriturek santutegiari 219.000 euroko balioa eman zioten. Elizak bere izenean jartzeko 30 euroko gastua baino ez zuen izan.
40. hamarkadan hasi ziren Uxueko zaharberritze lanak eta denak altxor publikoaren kontura izan dira. Orain Nafarroako Gobernua, bere zergadun guztion izenean, eraikina finantzatu eta berritzen ari da. Garbi da kasu honetan ere herriak hartu duela bere gain ondare horren gaineko ardura, kostea eta zaintza.
«Uxueko santutegia eta gotorlekua Nafarroako Erregeek sortu, aberastu eta babestu zuten hiribilduko bizilagunen lanaz; Koroari «percha»k ordaindu behar zizkioten azken hauek, eta kleroari hamarrenak eta hasikinak. Hortaz gain, gaztelua zaintzeko lanak eta mantenua egiten behartuak ziren», Mikel Burgi, Uxuezaleak Elkarteko kidea.
Beste behin erakunde ofizialen ondarearen gaineko ardura agerian gelditzen da. Zenbat baloratzen duten, eta ondorioz zer gutxi ordaintzen duten berez eurena ez dena bereganatzeko asmoz. Bidegabekeria hauek guztiak salatzeko Nafarroako Ondarearen defentsarako Plataforma lanean ari da buru-belarri, herriz herri gertatzen direnak aditzera emanez eta gerta litezkeenak saihesteko jendea ernaraziz.
Kontu honen gaineko berri gehiago izan nahi baduzu, hona helbide elektroniko bat: http://www.plataforma-ekimena.org/
Juan Rena
La conquista de la Alta Navarra en 1512 es un ejemplo de cómo la memoria histórica nos emplaza, nos empuja a definirnos y posicionarnos en el presente, en virtud de intereses y perspectivas que corresponden a la actualidad más inmediata. Dicho de otra manera, la lectura que hace cada cual de la conquista de 1512 desvela un debate de fondo sobre la identidad y el imaginario colectivo de la sociedad navarra.
Pero a la vez es una revisión constante de la lectura de la historia, tal como nos la han contado, la ocultan y nos la siguen manipulando. El libro de Pello Esarte sobre “Juan Rena” es un caso flagrante de estas polémicas. El Departamento de Cultura del Gobierno foral paga becas a universidades españolas (Alcalá de Henares) para que estudien a este religioso-conspirador, como no podía ser menos, desde una posición española (la de los conquistadores), y deja de lado expresamente cualquier posible investigación navarra.
Es paradigmática esta actuación en lo que atañe a un personaje que, como describe el historiador Esarte, fue sacristán, militar, mercenario, usurero, espía, etc, en resumen la mano negra de Fernando el falsario, pieza clave en la organización de la conquista, una de esas figuras siniestras que se mueven a sus anchas en el estercolero de la historia.
- Pedro Esarte: La nueva historia de Navarra
- Angel Rekalde: Espainia hondora, eta beste txandrio batzuk
- Iñaki Egaña: Cómo se construye una mentira
- Mikel Sorauren: Sr. Arzobispo, no confunda
- Luis Mª Mtz Garate: Economía y algo más
- Tomás Urzainqui: Cómo se minoriza a los navarros, Rena (1512-2012)
- Jose Mari Esparza Zabalegi: Matrimonios a lo navarro
- Salvador Cardús: La independencia no es un derecho
[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=100413083339-cee38628f75a4de487cd6fe08520e4b8 docname=kazeta45 username=Nabarralde loadinginfotext=Nabarralde%20kazeta%2045 width=420 height=297 unit=px]