Irregulartasun berriak salatu eta bere kezka adierazten du hesi berri baten instalakuntza dela-eta.
3 kereiletatik bi artxibatu izana oso garrantzitsutzat jotzen du.
Iada 1.800 sinadurek plataformaren eskakizunak babesten dituzte.
Duela hilabete batzuk hiritar plataforma gisa elkartu ginen Iruña-Veleiako aztarnategian agertu ezohiko aurkikuntzen auzia argitzeko asmoz. Honako hiru gauza eskatzen genituen horretarako: piezen analitika berriak egitea grafito modernoak edo antzinakoak diren zehazteko, pertsona independienteek eramandako indusketa kontrolatuak egitea eta materialak babestuta egotea.
Mementoz 1.800 lagunek bat egin dute aipatu eskaerekin beren sinadura emanez. Sinatzaileen artean filologoak, historiagileak, arkeologoak eta gizarte arlo guztietako lagunak daude.
Gainera, bere unean aztarnategiaren arduradunen aurka aurkeztu hiru kereiletatik, bi artxibatu berri izan dira. Eusko Trenbide Sarearen kereila Audientzia Probintzialak behin betiko artxibatu zuen iragan urtarrilean, eta honi gehitu behar zaio Eusko Trenek aurkeztu kereila ere epaileak artxibatu duela orain dela egun batzuk.
Honek guztiak Foru Aldundiko arduradunei hausnarrarazi beharko lieke, baita tentuz jokarazi ere. Baina tamalez dakusagu berriz ere presaka eta gardentasunik gabeko jokaerekin, eta bidegabeak ere izan zitezkeenak, era ?autistan? darraitela aurrera eta burututako ekintzen taktika zaharrarekin. Honakoak dira kezka handia sortu diguten azken jokabideetako batzuk:
· Iragan azaroan eta urtarrilean bi filtrazio egin ditu bi egunkaritara, ustez faltsutasuna eta grafitoen egiletza frogatuko lituzkeen bigarren txosten grafologikoari buruz. Lehen filtraziotik hiru hilabete pasata, gaur oraindik alde salatuak ez du aipaturiko txosten horren edukia ezagutzen eta berriro ere botere mediatikoaren aurrean defentsarik gabeko egoeran dago. Gainera txosten horretako perituek piezak erabili ahal izan dituzte, gauza harrigarria gaia auzipean egonda? Beste aldeko perituei materialak erabili ahal izatea ukatu zaien bitartean.
· Otsailaren 3an kultur diputatua Arabako Batzar Nagusien aurrean agertu zen, ustez UPV-EHUrekin sinatutako kolaborazio hitzarmenaren berri emateko. Esan beharra dago oso mintzaldi luzean ia ez zuela hitzarmenaren ezaugarriei buruz ezer aipatu, eta halaber ez du zehazten ez nork ez noiz sinatuta dagoen, kolaborazio horren inguruko funtsaz zalantzak dakartzana, zeina mementoz badirudi ez dela hitzarmena baizik eta ikerketa kontratua. Gainera agerraldia zuzendaritza plan berriaren gaineko propaganda egiteko erabiltzen du, gauzatze fasean dagoen eta udaberrira arte amaituko ez den arren. Bere azalpenean zenbait baieztapen zehazgabe eta hotsandiko egiten ditu, eta esaten digu orain arte egindako lan guztia txarto dagoela, trufatzeraino, esaterako ?aztarnategian Walt Disney bat egin nahi zuten? bezalako esaldiak erabiliz, inolako frogarik agertu gabe eta Julio Nuñez (epaile eta onuradun auzi honetan) Eliseo Gilen antitesi eta benetako ?aditu? gisa aurkeztuz, lekuz kanpoko eta auzo lotsa sortzen duen ekitaldi propagandistikoan. Gainera, Aldundiko maila altuko ordezkari bati eskatu behar zaizkion zehaztasun eta zuhurtasun barik eginiko iritzi eta baieztapenak dira. (Iraingarria da aurreko ekipoak garai hartako bizimodua eta pentsamoldea ezagutzearren, pieza guztien, txikiak baziren ere, azterketa zientifiko eta zehatzari lehentasuna eman dion bitartean, plangintza berriak
· Azkenik, egindako ekintzen politika nabarmendu beharra dago. Agerraldia berak eskatu baino bi hilabete baino beranduago egin zuen, Batzarretan eztabaida eta beharrezko onarpen formala saihestu nahian ote dabil? Behin eta berriz ari da ahalik eta lasterren eragin behar dela aztarnategia galdu aurretik, harriak iraungitzeari edota ebazpen judizialei beldur? Eta burututako ekintzen politikarekin jarraitzeko, jakin dugu agerraldiaren egunetan bi metroko altuerako hesi bat instalatzen ari zirela harresiaren kanpoaldeko potentzial arkeologiko altuko zonalde batean. Eta bitxia da bi orduko agerraldian ekintza hau azaltzea ahaztu izana, kezkaz eta ondoezaz betetzen gaituena, izan ere, derrigorrezko kontrol arkeologikoa eginda ere, ez dakiguna, oso zonalde sentsibleko segurtasun estratigrafikoa aztoratu ahal izan baitute, non dagoeneko ezohiko grafitoak azaldu diren eta non aire-argazkiak erakusten duen lurperatutako egituren dentsitate handia.
Hau guztia kontuan izanda, Iruña-Veleiarako proposaturiko plangitza berria berehala bertan behera uztea, gardentasun eza alde batera lagatzea eta grafitoen benetakotasuna edo faltsutasuna argitzeko behar diren analisi guztiak egitea eskatzen dugu. Auzi hau argitzea beste edozein plangintza berri baino lehenagokoa baita.
SOS IRUÑA-VELEIA PLATAFORMA HIRITARRA
Gasteiz, 2010eko otsailak 18