Xanti Begiristain Madotz
Jorge Cortes Izali
Gehienetan bezalaxe, zure heriotzak ere ustekabean harrapatu ninduen. Ez nuen zure gaixotasunaren berri, eta, gainera, azken agurren egunean ez nuen izan nik oso gorputzaldi ona. Horregatik guztiarengatik, aprobetxatu nahi dut aukera hau, zuri nire azken hitzak egiteko, nahiz eta berandu samar izan.
Beti ezagutu zaitut mehe, azken urte hauetan, nire tankeratsukoa. Jende askok aipatu ditu zure merituak, balioak eta sariak arrazoi guztiarekin, horrexegatik ez ditut errepikatuko hemen, inor ez aspertzeko.
Nik, batez ere, azpimarratu nahi ditut zure apaltasuna eta xalotasuna. Beste bi erraldoiak bezalaxe -Jose Maria Jimeno Jurio eta Pablo Antoñana-, besteak beste, eta makina bat gauzaren artean, euskara ikasten ere aritu zinen, eta hirurak elkarrekin, gainera.
Niri dagokidanez, beti gogoratuko zaitut irribarre goxoa ezpainetan zenuela, eta, nirekin bi hitz edo lau esaldi edo beste zerbait, euskaraz egiteko hartzen zenuen begirune atseginarengatik.
Beti arte, Jorge! Eta, bide batez, ezin dut galdu aukera hau Jesus Lezaun apaiz langile, abertzale eta behartsuen aldekoa ere agurtzeko. Agur handi bana, bada, bioi.
Berria-k argitaratua
Ramon Arratibel
Agur, Jorge Kortes Izal
Jorge Kortes, hortxe daukazu nere bihotz mina, nik sentitu dudan ezbeharra, ez nintzen izan jabe izan gauean hitz egiteko etxera iritsi nintzenean. Amorru bizian egon nintzen gure euskara negarrez ikusi nuelako. Zuk eta Jesus Atxak jarri zenuten euskararen bidea zabaltzeko harri iraunkorra. Hori dela eta, zu eta zure lagun izan zenuen Jesus Atxari eskerrik onena Nafar Hizkuntza zabaltzeagatik. Ez ziren garai goxoak izan ikastolen bidea zabaltzeko, baina zuek biok gogor jarraitu zenuten aurrera oztopo guztien gainetik. Jorge, nere bizitzan ez dit hainbeste zirrara sortu nere bihotzean, zure malkoak euskararen hizkiak baitziren. Zeruko izarren antzekoak ziren zure hitzak. Jorge, hori da zeneukan bihotz eder horren indarra; hortxe duzu Nafarroako Ikastolen aldeko lanaren oinaze guztien negar malkoaren oparia. Mendietako erreka txikiek gure egarria berdintzen dute euskara bizi-tzeko eta erabiltzeko, gure ezpainetan giltzapean egon gabe. Zuek izan sienten Euskal Herriaren harkaitza.
Jorge Kortes eta Jesus Atxa, zer da gizartea euskararik gabe? Hil egingo litzateke bera gabe. Benetan mila esker berriz Jorge eta Jesus.
Agurrik ez, baina gero arte bai.