Kazeta 42

doku2

Editoriala

Nabarralderen lanak alor asko hartzen ditu, modu asko, jende asko. Lana bera bezain baliotsu da hura gizarteratzea, non eta gizarte nahasi batean, erreferenteak nahiko ahul dauden tokian, kultur baloreak itzaltze bidean diren eszenatokian. Zentzu honetan, hamaika lagunen izerdi eta ahaleginak txalogarriak dira beti, haien bultzada izan ezean, zaila bailitzateke aurrera egitea gure asmo eta helburuekin.

Aurten Nabarralde Saria emanen dugu estreinako aldiz. Jean Louis Davant izanen da Nabarraldek publikoki aitortuko duena, eskerrak eman, zoriondu, omendu. Davant, idazle zuberotarra, hainbat esparrutan lanean aritua azkarki, iparraldean pertsonaia giltza da egungo kultur mugimenduan. Zuberoako euskaltzain oso da 1975etik, askorendako pastoralen idazle gisa ezaguna, beste askorentzat kantore idazlea, antzerkia, poesia… hamaika lan argitaratua da. Agronomiako irakasle izana da 35 urtez Hazparneko Laborantza Ikastetxean.

Beti arduraz bere herriko kultura, hizkuntza, historia eta memoriarekin. Gurean hainbat lan argitaratu dizkiogu, batik bat iparraldeko ikuspegia ulertzen laguntzen baitu argiro. Hiztun bikaina, mezua argi, hitzak aberats eta ikasgaiak oparo berekin. Hitzaldiak eta ikastaroak izan ditugu harekin (ez nahi bezainbeste aldiz) eta ohorea da maisu den jakitun honekin herri honen historian murgiltzea. Harekin ederki ulertzen da zertan den kulturaren hosto bakoitzaren nahitaezkotasuna, zertan den herri honen gaineko errealitateaz ohartzea eta hausnartzea.

Abenduaren 3an, Getarian, ekitaldi xume batekin omenduko dugu Davant, egindako lan handiarengatik merezi baitu aski ongi bat eta hamaika agur. Berri gehiago: www.nabarralde.com -en.

1512, Nafarroaren konkista

Bestalde, eta Durangoko Azokan aurkeztuko dugun azken argitalpenari begira, ohartxo bat eman nahi dugu. 1512ko DVDa sustatzaileoi etxera bidaliko zaizue, eta aukera duzue 6 eurotan erosteko (publikoari, oro har, 12 eurotan salduko zaio). Hala nahiko ez bazenute konpromisorik gabe buelta dezakezue. Berez, denek jasoko duzue etxean, hortaz, erosi nahi ez duenak, mesedez, dei beza bulegora, eta gure kontu buelta dezake dokumentala.
Lan interesgarria aurten aurkeztuko duguna, orain arte liburu euskarria izan baita ohikoagoa gure artean lanak ezagutzera emateko, baina DVD berri honek ikuspegi argiagoa emanen duela ziur gara. Merezi du ale bat izatea, lau hizkuntzatan egina da gainera. Goza eta susta!

Editorial

En previsión al debate que se abre ante el 500 aniversario de la conquista de 1512, Naba- rralde ha editado un DVD que explica los hechos que sucedieron en torno a aquella fecha: la guerra, la realidad navarra de la época, los personajes, los intentos de autodefensa, rebelión y resistencia, etc. Es un documento imprescindible para divulgar y comprender cómo Navarra se ha visto privada de su soberanía y su independencia.

Naturalmente, este documento histórico, de gran riqueza plástica, está destinado en primer lugar a los promotores de Nabarralde, y así se os hace llegar con esta Kazeta. Pero los recursos son limitados y os lo enviamos con el aviso de su coste. Los gastos de producción y envío nos obligan a cobrar un cargo de 6 € por el DVD. Es la mitad de su precio de venta al público, y queremos que cada promotor entienda este esfuerzo de trabajo y sus dificultades.

Por supuesto, si alguien no se siente interesado en este material, no tiene más que devolverlo o ponerse en contacto con la oficina de Nabarralde para anular este envío, sin el menor compromiso. A los demás, que respalden este esfuerzo que realizamos, les pasaremos el cargo unos días más adelante. Gracias por vuestra comprensión y colaboración.

Indice / Aurkibidea

  • Luis Nuñez Astrain: Un país ocupado militarmente
  • Revista Ze Berri?: «En Huesca se hablaba euskera en el siglo XVII»
  • Entrevista, Tasio Agerre: “De incorporación voluntaria y de unión eque principal, nada de nada”
  • Elkarrizketa, Floren Aoiz: «Konkistak jende arruntaren bizitza zapuztu zuen»
  • Joxe Manuel Odriozola: Hizkuntza partekatzea