Kazeta 40

Editoriala

Ikuspegi kritikoa da planteatzen dena, hausnarketarako aukera, saioa, egiazki gogora ekartzen ari garena mahai gainean jarriz. Jardunaldi interesgarriak burutzen ari gara han eta hemen eta emaitza oso positiboa da.

Gure historiaren joan-etorrian garai garrantzitsua da 1200ekoa. Gaztelak Nafarroa eraso zuen eta bere lurraldearen zati handia kendu zion, mendebaldea. Baskongaden edo egungo EAEren jatorria da.

Garrantzitsua da gure historiaren norabidea markatu zuelako horrek, egun arte lurralde banaketa bat inposatu baitu, banaketa historikoa, esan genezake eskizofrenia, izan ere, ondorengo bilakaerak memoriaren garapen ezberdina ekarri baitu, kontzientzia eta identitatea bide ezberdinetik abiarazi baitira.
Oinarrizko elementua da lurralde antolaketa berria inposatu zela, honela lurralde honetako biztanleak menpeko egoera batera pasa ziren, eta Gaztelaren koroaren barnean hainbat hiribildu sortu ziren. Gaur, gainera, ugari dira data haiek gogora ekartzen ari diren herriak; data haiek porrotaren oroimena dira, eta ez ezer ospatzeko arrazoi. Fundazio berrien azpian, oinarrian, jatorrizko herriak bizi ziren; Tolosa, Segura, Agurain…

Baina bestalde, gero eta tratamendu zorrotzagoa eskatzen ari da ospakizun hauen harira, askok zalantza baitu gerra eta konkista egoera haien esanahiaz. Nabarralde gai honetan ari da. Getaria gaztelar «Carta Puebla» eman zitzaiola 800 urte bete dela ospatzen ari da aurten, eta gure lanak azterketa kritikoa ekarri du herri honetara. Plataforma bat sortu da gaia lantzeko, eta honela herritarrak eztabaidan sartu ahal izan dira. Azterketak elementu esanguratsuetara so egiteko aukera eman du (aztarna arkeologikoak, dokumentu historikoak…), gaztelar bertsio ofiziala ahulduz.

Euskal gizakiaren presentzia duela 4000 urtetik frogatua da aurkitu diren aztarnategietan, eta Getaria izenak berak erromatar zibilizazioaren presentzia industrialera garamatza. Agerikoa da gainera, eta dokumentatua, Getariaren (hiribildu gisa) lotura edo harremana Erdi Aroko nafar sarean.

Eta hargatik, nabarmena da gaztelar foru berria gerraren, inbasioaren, atzerriko inposizioaren emaitza dela. Nola ospatu, bada, honelako urtemuga bat? Getariarekin batera Mutriku ageri zaigu testuinguru berean, antzekoa baitu garai aldetik delako 800. urtemuga. Datorren urterako, Arrasate, Azpeitia eta besteren txanda izanen da, erakunde ofizialetatik, hain justu, «ospatu» nahi izanen baitute data.

Ikuspegi kritikoa da planteatzen dena, hausnarketarako aukera, saioa, egiazki gogora ekartzen ari garena mahai gainean jarriz. Jardunaldi interesgarriak burutzen ari gara han eta hemen eta emaitza oso positiboa da. Ospakizunak aitzakiatzat baliatu behar genituzke euskal gizartea ohartarazteko. Nabarraldek lan honekin segituko du buru-belarri, orain arteko esperientziak bermea eman baitigu lanaren eraginaz.

TOPAKETA

Este año la maquinaria de Nabarralde ha desplegado una gran actividad en diversos sectores: semanas temáticas, presencia en ferias medievales con un sentido histórico más allá de lo folclórico, cursos, nueva página web, Noain, Amaiur… además de la edición puntual de diversas publicaciones.
Nabarralde no llegaría a tanto si no fuese por nosotros, por ese grupo que lo impulsamos y constituimos. Promotores y colaboradores trabajamos día a día y a pie de calle en investigar, elaborar y difundir el mensaje. La centralidad navarra, el conocimiento de lo que fuimos, la conciencia colectiva, da sentido al Estado propio que reivindicamos.

Tenemos la sana costumbre de reunirnos de vez en cuanto en lo que denominamos «Topa-ketak». El 17 de octubre, sábado, a las 10:00 de la mañana, en los propios locales de Nabarralde, calle Bidankoze, 3, tendremos un nuevo encuentro para reflexionar sobre lo que llevamos entre manos: un nuevo Noain 2010, visitas guiadas para conocer nuestro patrimonio, investigación de esa historia de nuestras ciudades y pueblos que siempre pretenden ocultarnos, y tantas otras que sería imposible enumerar y que se gestan pueblo a pueblo. Es un camino arduo, difícil, imaginativo… pero no estamos solos.

Ven a comprobarlo.

Indice / Aurkibidea

  • Beñi Agirre: Hernan Cortes eta Getaria
  • Idoia Arrieta Elizalde: Getaria: nafar fundazioa duen hiribildua
  • Josemari Esparza Zabalegi: Del Burgo: ¿ingenuo o perillán?
  • Txente Rekondo: El horizonte político tras la consulta de Arenys de Munt
  • Ana Telletxea Koxkolin: Fadoaren ispilua
  • José Luis García de Falces: Identidad de Navarra
  • Luis Mª Mtz Garate: Convenio, concierto e independencia de Navarra
  • Mikel Sorauren: El espolio de Muskilda
  • Pedro Esarte Muniain: Valoración histórica de «El Derecho de Navarra»