Malmasinera ibilaldia

URRIAK 16: hitzaldia URRIAK 25: ibilaldia

Bizkaitar gutxi gara gure nafartasunaz jabetzen garenak. Gizaldietako hezkuntza historiko manipulatuak nafartarron arteko harreman historikoak sistematikoki ukatu ditu. Gezurra eta manipulazioa funtsezko tresnak izan dituzte gure herri kontzientzia sakabanatzeko eta desegiteko, euskaldunon arteko tira birak eta ezinikusiak sortzeko eta jakina, euskaldunok izan genuen estatuaren ukapena izan da beti helburua. Konkista militarraren bidez, mendeak daramatzate gure desagerpena eragin nahian, oraindik guztiz lortu ez dutelarik.

Iazko urrian “Nafarroako Bizkaitarrok” Malmasinen bildu ginen ekitaldi batean gure Nafartasuna aldarrikatuz, eta aurten ere bertan bilduko gara urriaren 25ean, XII. Mendeko Gaztelaren okupazioaren aurretik berton izan ginelako euskaldunok eta berton herri gisa izaten jarrai dezagun, jendartea antolatzeko Nafarroa gure Estatua berreskuratzea funtsezkoa delako.

Pocas y pocos son los vizcainos que se identifican como navarros. Una historia y una educación manipuladas durante siglos han negado sistemáticamente nuestra existencia y los instrumentos de los que como vascas y vascos nos hemos dotado a través de la historia. La mentira y la manipulación han sido claves para dispersar y hacer desaparecer nuestra conciencia como pueblo y para fomentar las disputas y el enfrentamiento civil, con el objetivo siempre de negar el estado que tuvimos. A través de la conquista militar llevan siglos intentando hacernos desaparecer, pero todavía no lo han conseguido del todo.

El año pasado “Nafarroako Bizkaitarrak” reivindicamos nuestra identidad Navarra en un acto en Malmasin y este año volveremos a reunirnos en el mismo lugar el 25 de octubre, porque antes de la ocupación castellana del siglo XII aquí estuvimos las vascas y vascos, y porque para poder seguir existiendo aquí como pueblo, es fundamental recuperar nuestro Estado Nafarroa.

EGITARAUA

URRIAK 16, EGUENA arratsaldeko 19:30etan

HITZALDIA: IÑAKI SAGREDO, Castillos Navarros en Bizkaia

Bilboko San Frantzisko auzoko “Centro Cívico”-an

URRIAK 25, ZAPATUA

MALMASINERA IBILALDIA

MALMASIN ZUTABEA: BASAURI-MALMASIN-OLLARGAN

9:30, Basauriko udaletxeko plazatik irteera

11:00, Malmasingo gaztelura iritsi

BILBAO ZUTABEA: ARRIAGA-OLLARGAN

10:30, Arriagatik irteera

EKITALDIA Ollarganeko parkean eguerdiko 12etan