Usurbilen Kultur Zikloa apirilaren 24tik 27ra

Independentziaren sustraiak
Usurbilgo Sutegi Kultur Etxean

Hitzaldiak

19.30etan

24an “Euskal Herriko historiaurrea”
Joseba Asiron
Historiaurrea, proto-historia, Burdin Aroa, zeltak, monolitoak… Glaziazioez geroztikako herri baten ikuskera, alegia, hizkuntza, kultura, eraikin megalitikoak eta gaurdaino ailegatu den lurralde baten presentziaren iraunkortasuna, besteak beste, ditugu ondare misteriotsu.

25ean “Baskonia/Euskal Herria/Nafarroaren kronologia historikoa”

Mikel Sorauren (gaztelaniaz)
Euskal Herriaren bilakaera historikoaren ikuspegi orokorra. Glaziazioen bukaeratik, erromatarren garaia, germaniarren presentzia, erakundetze bilakaera propioak: Baskonia, Iruñeko Erreinua, Nafarroako Erreinua, Estatu propioaren suntsiketa, gerra karlistak eta okupatzen gaituzten estatuen aldetiko lurralde euskaldunen asimilazio proiektua.

26an “Basque country independent 2012”
Gabirel Ezkurdia
Ez da sekula gure historia garaikidean independentziarako baldintza hoberik izan orain baino, eta ez da inoiz hain premiazkoa izan. Nazio independentzia bideragarria da 2012rako (Nafarroaren konkistatik 500 urte beteko da). Hiriburutza bikoitza duen nazioa posible da: politikoa Iruñean (Washington) eta ekonomikoa Bilbon (New York), hainbat proiektu elkarrekin batuz.

27an Usurbilgo pasarte historikoak

Nafartarrak-Nabarralde
Gertaerak, usadioak, Usurbil historian zehar.
Emanaldi fotografikoa eta dokumentatua.

Usurbil izaera indartsu eta sustrai historiko sakoneko herria da. Iraganean gorabeherak bizi izan ditu eta bere gaurko errealitatea eta herritarren jitea landu ditu honek. Usurbilen gertatutako hainbat pasadizu:

  • Santa Cruzko apaizaren ihesa
  • Megalitoak Usurbilen
  • Kalexar, Belmonteko Jaurgoa: Usurbilen jatorria
  • Nafarroako erresumarekiko loturak
  • Baserrien sorrera
  • Bilintxi bonbardaketaz heriotz-zauria egin ziotenekoa
  • Dolareen historia
  • 600. urteurrenaren ospakizuna

Antolatzaileak: Nafartarrak eta Usurbilgo Udala
Laguntzailea: Nabarralde