Uste genuen Espainiako presidente Rodrigez Zapatero jaunak berriz irakurri zuela NBEren eskubide karta: «Pertsona orok hura gogorarazi zigun, antzeko terminoak erabiliz ditu iritzi askatasun eta adierazpen eskubideak». Ez ba. Herrialde honetan, gero eta aukera handiagoa dute estatu kolpearen aldekoek, fanatikoek eta txoriburuek; eskubideek, berriz, prestidigitadorearen kapelapeko untxia dirudite. Batzuetan Auzitegi Nazionaleko laguntzaileren baten bulegoan edo polizia-etxeren batean galtzen dituzte; besteetan…. Tira, zertarako aipatu? Eskubide horiek buruz ez dituzte gogoan, eta kito.
Beraz, ez dakit zergatik harritzen diren nazionalista espainiarrak euskaldun gehienok gure nazioa eta erakundeak eduki nahi ditugula eta. Zer eman digute eta zer eskaintzen digute, haien entelekia inperialaz gain? Hauxe: inbasioak eta okupazioak, ondasun eta ondare lapurreta, frankismoa, epaitegi ezin txarragoak, gure kulturaren suntsiketa edo, gutxienez, horrekiko errespeturik eza, eta militar eta mertzenarioen mehatxu etengabea. Hori beti izan da horrela. Horixe uste dute euskal herritar gehienek. Eta gogoan hartu NBEren karta, herrialde demokratikoek nahitaez bete beharrekoa: «Herriaren borondatea da botere publikoaren agintearen oinarria». Eta zuek, espainiarrek, badakizue: zuen armadaren indarkeriari diogun beldurragatik bakarrik onartzen ditugu zuen erakundeak. Horixe da arrazoi edo desarrazoi bakarra. Zuek aukeratu. Nik esandakoa egiaztatu nahi baduzue, egin ezazue proba eta utz iezaguzue askatasunez hautatzen.
Eta bitartean zer? Moldatu egin beharko dugu. Jarrai ezazue zuek bake horri buruz zuen bake erromatarra? hitz egiten, zuetako askok itxuraz bilatzen duzuen edo faltan ematen ez duzuen horretaz. Hauxe zioen Sokratesek: «Bidegabekeriak gorrotoa eta borroka sorrarazten ditu gizakien artean; justiziak, berriz, adostasuna eta adiskidetasuna. Ezinbestekoa da hori gizartean bakea lortzeko». Ez iezadazue galde.
Hilgarria da niretzat zuen justiziaren erlatibotasuna. Hona hemen NBEren kartako beste eskubideetako bat; harro diozue ezagutzen duzuela, baina ez duzue aplikatzen: «Delituagatik salatutakoak eskubidea du errugabetzat jo dezaten, errudun dela frogatzen ez den bitartean». Abertzaleok egun indargabe ikusten dugunez, ebazpen judizialetan ez dituzte inputatuen delituak frogatzen, horiek haiei egotzi besterik ez. Eta alderdi politikoak legez kanporatu, egoitza eta egunkariak itxi eta batzarrak debekatzen dituzte. Eta ezin dugu dardara ia existentzial bat saihestu. Badakigu euskal herritarrek hautatu ez dituzten magistratu batzuen eskuetan daudela gure helburuak. Badakigu epaile horiek noren mende dauden. Heterodoxo, zentzugabe edo erromantiko hutsak garela diotenen mende. Gure nahiak askatasunez aldarrikatzen saiatzen garen euskaldunok ezin izan dugu sekula dardara bitxia saihestu. Uste dugu auzipetu egingo gaituzuela gure iritzia adierazi eta zuen erregea edo erakundeak … direla esaten badugu.
Honelaxe dio Sebastian Burr Cerda kazetari txiletarrak bere artikuluetako batean: «Auzitegietan ez dago kontzientzia handirik… Norabiderik gabeko justizia honek kalte sozial larria eta sinesgarritasun eskasa eragiten ditu. Justizia botere politikoaren interesen mende dago». Begi-bistakoa da. Ziur nago demoktarikotzak jotzen ditugun gizarte askotako gatazkak konpondu egingo liratekeela botere judizialaren neutraltasuna erabatekoa balitz. Tira, erabatekoa esatea gehiegitxo da; nahikoa litzateke neutrala izatearekin.
Gutako asko ziur gaude frankismoko egitura mediatikoek hor jarraitzen dutela, alkandora zaharrekin eta aurpegia eguzkitan. Batzuek aginte militarrean; beste batzuek goi-goian, Auzitegi Nazional beldurgarrian; eta beste batzuek alderdi eta erakunde nagusiak zuzentzen. Hau da, birus txar bat balitz bezala, totalitarismoa da nagusi Espainian. Totalitarismoak gutxietsi egiten du nazioarteko zuzenbide publikoa; herritarren obedientzia itsu-itsua dute oinarri, eta ez dute ulertuko, sekula, banakakoek eskubideek gobernuen boterea mugatu ahal izatea, eta batez ere herritarra izatea herri subiranotasunaren horrek zilegitzen du Estatua oinarri.
Eta Espainia horretan gobernuak ezin badio edo badio nahi talde oilartu horri aurre egin, zer? Nola, epaile batek ordu gutxi batzuetan agindu lardats eta burugabeak ematen baditu, herritarren jarduera sozial eta politikoa trabatzeko modukoak? Nora, herritarrok ezin baditugu 8. artikuluarekin mehatxatzen gaituztenak antzarak ferratzera bidali? Hori da. Zer egiten dugu oker? Nola irtengo gara labirinto horretatik? Norantz jo behar dugu euskaldunok norabiderik gabeko Espainia horretatik libratzeko? Hortxe nabil, gure arazoek argi ikusten uzten ez didaten paisaia zehaztu nahian. Bidexka ugari ikusiko banitu bezala da. Eta leku berean amaitzen dira guztiak. Eta bakezko gordetegi gotortua, edozein espiritu lapurrentzat ezin helduzkoa, ezin lortuzkoa balitz leku hori. Poesia samina! Askotan bultzatzen nau zentzugabekeriara!