{flvremote}http://blip.tv/file/get/Nabarralde-AritzaKulturTaldeaHistoriaIkastaroa982.flv{/flvremote}
Aztergaiak:
Gerra karlistak
Industrializazioa
Inmigrazioa
Urbanizazioa
Euskararen atzerakada
Gizarte elizkoitik gizarte laikora
Sinismenak, ohiturak, gizarte eredua, hezkuntza…
Historia ikastaroa, Villabona-Amasa
Zuzendaria: Mikel Sorauren
Antolatzailea: Aritza Kultur Taldea
XIX. mendeak, bai eta XX.aren hasierak ere, euskal gizartean bilakaera handia bizi izan du. Ehun urtean, landa giroan bizitzetik (gizarte katolikoa, euskalduna, herri txikiak eta tradiziozko ohiturak…) gizarte industrialean bizitzera iragan da biztanleria. Baina aldaketa ez zen mailaz maila eta zailtasunik gabe gauzatu; gerra, porrota, ihesa eta belaunaldi osoen erbestealdiak, industrializazio basatia, meatzaritza, paisaiaren degradazioa, langileria indartsua (zatitua, erdiak bertakoak, erdiak kanpotarrak), inmigrazioa pilaka, etengabeko urbanizazioa, euskararen atzerakadaz batera hezkuntzara sartzeko ahala… honen guztiaren eskutik etorri zen.
Gainera, espainiar Estatuarekin harremanak okerrera nabarmen egin zuen garaia zen hura, gerra karlistak, menperatzea, lehenbiziko alderdi politikoak, sindikatuak, nazio kontzientziaren berpizkundea…
Aritza Taldeak herri honen gaineko beste ikastaro bat antolatu du, metodologia berriaz, saio intentsiboak izanen dira. Mikel Sorauren historiagilearen laguntzaz materiala eta bibliografia bilduko da, irakurri eta informazioa eskuratzeko, eta gero, bost eztabaida eta alderatze saioetan bateratze-lanari ekinen zaio. Hilero saio bana, eztabaida bana, laburbiltze saio bana.
Egitaraua:
Ikastaroari hasiera
urriak 29, astelehena
Ikastaroaren azalpena, metodologia eta material banaketa
1.Saioa/hitzaldia:
azaroak 26, astelehena
Euskal Herria ante los cambios en los Estados contemporáneos
2.Saioa/hitzaldia:
abenduak 17, astelehena
El enfrentamiento abierto entre España y Navarra
3.Saioa/hitzaldia:
urtarrilak 28, astelehena
Proceso de integración y resistencia
4.Saioa/hitzaldia:
otsailak 25, astelehena
Intensificación del desmantelamiento político y cultural
5.Saioa/hitzaldia:
martxoak 31, astelehena
La recuperación nacional