Nabarralde Fundazioak urtean bi ikastaro digital eskaintzen ditu IkasNabarralde plataformaren bitartez: Euskal Herriko historia eta Foruak.

Euskal Herriko historia ikastaroa

Ikastaro honek Euskal Herriko historiaren irakurketa orokor eta sintetiko bat eskaintzen du, ikuspegi propio batetik landua. Gaur egungo errealitatean eragin duten gertaera historikoak eta mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira. Moduluetako bakoitza itzal handiko historialariek zuzendutakoa da, besteak beste, Joseba Asiron, Idoia Arrieta, Mikel Sorauren edota Jean Louis Davant; eta Nafarroako historiaren mugarriak izan diren gertakarietan sakontzen dute: historiaurretik hasi eta 36ko gerraraino, Orregako batailatik, 1200 eta 1512ko konkistetatik edota karlistadetatik igarota.

Nafarroako Ikastolen Elkartearekin egindako hitzarmenari esker, Nafarroako  Gobernuaren homologazioa dauka ikastaro honek. Amaieran ikasleari diploma bat eta 9 kreditu emango zaizkio.

Foruak ikastaroa

Deustuko Unibertsitateko katedraduna den Jose Luis Orella Unzuek zuzenduta, ikastaroa lau unitate didaktikotan banatzen da, kontzeptuaren definizioa eta testuinguru historikoa, Nafarroako Foru Orokorra, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Lapurdiko tokiko foruak eta sistema foralaren egungo ikuspegia aztertuko direlarik.

Foruen inguruan dagoen eztabaida historikoan nahasmen handia dago kontzeptuaren esanahiari dagokionez. Nazio Foralaz ari garenean, zertaz ari gara?

Foruak hitzak hainbat erabilera ditu: Foru Orokorra, tokiko foruak, foruak eskubide bezala… Afera hau argitzea ezinbestekotzat jotzen dugu, eztabaida bere oinarrietara eramateko.

Datak eta iraupena
Urritik abendura bitartean, hiru hilabetez.
Orduak: 90

Egitaraua
1. Historia eta oroimen historikoa
Oroimen lekuak
Ikasgaiaren zuzendaria: angel rekalde (komunikazio zientziatan doktorea)

2. Historiaurrea eta erromanizazioa
Ikasgaiaren zuzendaria: mikel sorauren (historialaria, nabarralde)

3. Orreagako hiru batailak
Baskoniako dukerria, iruñeko erresuma eta iruñearen hedapena
Ikasgaiaren zuzendaria: beñi agirre (nabarraldeko kidea).

4. 1200. Zatiketa historikoa. Lurralde historikoen jatorria
Ikasgaiaren zuzendaria: idoia arrieta (historialaria, historian doktorea).

5. 1512. Nafarroaren konkista
Ikasgaiaren zuzendaria: joseba asiron (historialaria, historian doktorea).

6. Euskal estatua
Foru orokorra, foruak. Zuzenbide pirenaikoa; nafar estatuaren teoría; behe nafarroako erresuma
Ikasgaiaren zuzendaria: luis mª mtz garate (idazlea, nabarralde)

7. Iparraldeko historia
Ikasgaiaren zuzendaria: jean louis davant (idazlea eta historialaria)

8. Frantses iraultza eta karlistadak.
Antzinako erregimenaren amaiera. Industrializazioa
Ikasgaiaren zuzendaria: mikel sorauren (historialaria, nabarralde)

9. 1936ko gerra
Ikasgaiaren zuzendaria: iñaki egaña (idazlea, euskal memoria).

Metodologia
Ikastaroa e-learning ikaskuntzan oinarritzen da, ikaslea ikaskuntza prozesuan laguntzeko baliabide ugariak eskaintzen dituelarik. Ikasgaiak sarrera bideo batez, ikasgaiaren zuzendariak landutako edukiak eta eduki gehigarriz osatzen da, asteroko maiztasuna izango dutelarik.
Ikasleak eskuragarri izango du material didaktikoa (tutoretzak, material gehigarria, bibliografia, ebaluaketak…) Web orrian. Ikasle bakoitzari pasahitz bat emango zaio matrikulazioa egiterakoan. Ikasgaiak web orrian jarriko dira astero.
Ebaluaketa jarraitua egiten zaie ikasleei, ariketa didaktikoen bitartez.
Ebaluaketa froga aste horretan landu den gaiari buruz.
Test moduko lau galdera eta garatzeko galdera bat egingo zaizkio ikasleari eta honek gai amaieran erantzun beharko ditu. 9 aste amaierarako, ikasleak 9 gaiei dagokien erantzun idatziak aurkeztu beharko ditu. Gainerakoan, ikasleak ez ditu 9 kredituak jasoko.

Prezioa
Izen-emate orokorra: 150 euro. Nabarraldeko sustatzaileak eta ikastolen elkarteko irakasleak: 100 euro.

Datak eta iraupena
Martxoan, hilabete batez (lau aste, aste bat gai bakoitzeko).
Orduak: 40

Egitaraua
1. Gaia: zer dira foruak?
Glosarioa, hiri forua eta testuinguru historikoa
2. Gaia: nafarroako foru orokorra
3. Gaia: lurralde foruak
Bizkaia, gipuzkoa, araba eta lapurdi
4. Gaia: foru sistemaren ikuspegia gaur egun
Zuzenbide publikoa (kontzertu ekonomikoa)
Zuzenbide pribatua
Testuinguru historikoa: gerra karlistak, gamazada…

Metodologia
Ikastaroa e-learning ikaskuntzan oinarritzen da, ikaslea ikaskuntza prozesuan laguntzeko baliabide ugariak eskaintzen dituelarik. Ikasgaiak sarrera bideo batez, ikasgaiaren zuzendariak landutako edukiak eta eduki gehigarriz osatzen da, asteroko maiztasuna izango dutelarik.

Ikasleak eskuragarri izango du material didaktikoa (tutoretzak, material gehigarria, bibliografia, ebaluaketak…) Web orrian. Ikasle bakoitzari pasahitz bat emango zaio matrikulazioa egiterakoan. Ikasgaiak web orrian jarriko dira astero.

Ebaluaketa jarraitua egiten zaie ikasleei, ariketa didaktikoen bitartez.

Ebaluaketa froga aste horretan landu den gaiari buruz.

Test moduko lau galdera eta garatzeko galdera bat egingo zaizkio ikasleari eta honek gai amaieran erantzun beharko ditu. 9 aste amaierarako, ikasleak 9 gaiei dagokien erantzun idatziak aurkeztu beharko ditu. Gainerakoan, ikasleak ez ditu 9 kredituak jasoko.

Prezioa
Izen-emate orokorra: 50 euro.
Nabarraldeko sustatzaileak: 40 euro.