Catalunya: declaración de soberanía

Samara Velte

Kataluniaren subiranotasuna aldarrikatu du hango parlamentuak

Berria

Onartutako adierazpenak dio Katalunia «subjektu politiko eta juridiko subiranoa» dela eta erabakitzeko eskubidea duela

PSCren barruko haustura areagotu da; bost diputatuk ez dute kontra bozkatu nahi izan

Kataluniaren subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dituen adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak bere hamargarren legegintzaldiko lehen osoko bilkuran. CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk elkarrekin aurkeztutako proposamenak aldeko 85 boto jaso ditu: hiru alderdi horietakoak eta CUPen bat —beste bi diputatuak abstenitu egin dira—. Aurkakoak, berriz, 41 izan dira: PPren hamazazpi, Ciutadansen bederatzi eta PSCren hamabost. PPko bi diputatu ez zeuden atzoko saioan, eta PSCko bostek ez dute botorik eman, alderdiko ildo nagusiari desobedituta.

Hauteskundeen ostetik CiUk eta ERCk marraztutako bide orriaren lehen helburua bete du, hortaz, parlamentuak. ICV azken unean batu zaie, aitorpenari zenbait aldaketa egin ostean. CUPek adierazi die erreferendumera doazen proposamenak babestuko dituela, baina ez edozein preziotan. PSC, berriz, inoiz baino zatituago utzi du auziak: alderdiko ildo ofiziala hauteskunde kanpainan baino espainolistago mintzatu da, eta agiriaren aurka agertu da. Horrek gehiago asaldatu du alderdiko sektore katalanista.

Subiranotasun aitorpena onartu aurretik, bere gobernuaren ildo nagusiak gogorarazi ditu Artur Mas presidenteak: ekonomia suspertzea, kohesio soziala eta erabakitzeko eskubidea gauzatzea. Hirurak hertsiki lotuta doaz, harentzat: «Dependentziaren emaitza ezagutzen dugu jada: murrizketak, inbertsiorik eza azpiegituretan… Ez da harritzekoa gizarteak bestelako bide bat nahi izatea. Gure baliabideen jabe bagina, hobeto geundeke».

Akordio handiagoarekin joango dira orain Madrilera, Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduma adostera. Hura negoziatzeko prest agertu ezean —eta ez dute halakorik espero—, beste bide batzuk bilatuko dituzte. «Ez gara ari programa juridiko bat aurkezten, politikoa baizik», esan du Joan Herrera ICVko diputatuak. «Borondate politikoa badago, molda daiteke bestea».

PSCk horixe jarri du oztopo gisa: Espainiako legeei muzin egitea. «Parlamentuak bere aldetik subiranotasuna aldarrikatzea, kontsultarik egin gabe independentziaren alde egitea da», esan du Pere Navarro zerrendaburuak. Gogorarazi du «Kataluniako herritarrek demokratikoki bozkatutako estatutuak» ere aintzat hartzen duela Espainiako Konstituzioa, eta hark argi dioela: «Subiranotasuna Espainiako herriak du». «Hori aldatu nahi baduzue, konstituzioa aldatu beharko duzue, eta hori legearen barruko erreferendum batekin baino ezin da egin», gaineratu du Navarrok. «Demokrazia ez da gehiengoarekiko errespetua; instituzioekiko errespetua ere bada».

Alderdi subiranistentzat, ordea, inozoa da pentsatzea Espainiak legea aldatzea onartuko lukeenik beraiek nahi duten bezalako erreferendum bat onartzeko. PPko Alicia Sanchez-Camachoren hitzek ere iragarri dute Madrilek zer esango duen: «Kataluniari buruz erabakitzeko eskubidea Espainiarena da. Zuek eskatzen duzuena konstituzioaren aurka doa, eta legez kanpokoa da». Ezezkoa eman ostean, jaiki eta aretotik irten dira PPko diputatuak.

ERCko Oriol Junquerasen arabera, PSC nahasten ari da erabakitzeko eskubidea eta independentzia: «Hau ez da proposamen subiranista bat. Hala izango litzateke, baldin eta helburua subiranista garenon asmoa betearaztea balitz. Baina ez da: subiranotasun adierazpen bat da, eta erabat desberdina da. Izan ere, herriaren subiranotasuna herri ororen oinarrizko eskubidea da».

PSC eskubide horren alde agertu izan da orain arte: independentziari buruzko erreferenduma egingo luke, nahiz eta gero ezetz bozkatu. Orain, ordea, proposamenaren aurka dago. «Haien programa oso esplizitua da: Katalunia Europako estatu bihurtzeko trantsizio nazionala egin nahi dute», esan du Navarrok. «Ez diot zilegi ez denik; diot horrek galdeketa aurrez baldintzatzen duela».

PSCk atzo goizean jakinarazi zuen proposamenaren aurka bozkatuko zuela. Alderdi sozialistak Kataluniako legebiltzarrean dituen hogei diputatuetatik hamabostek kasu egin diote ildo nagusiari; bost abstenitu egin dira, horretarako baimenik jaso ez arren. Angel Ros, Rocio Martinez Sampere, Marina Geli, Joan Ignasi Elena eta Nuria Ventura dira asmoaren aurka egin nahi izan ez dutenak.

Artur Mas Kataluniako presidenteak herenegun ere ohartarazi zion PSCri «okerreko aldera» irristatzekotan zegoela: atzo, PPk eta Ciutadansek ongietorria eman zioten Navarrori, hitzez hitz, «demokraziaren eta legezkotasunaren esparrura». Nabarmen deseroso zegoen hura. Sanchez-Camachok UDCri ere hitz egin zion: CiU koalizioa utzi eta, «koherentziaz», proposamenaren aurka bozkatzeko eskatu zion.

CUPek erabateko babesik ez

CUP alderdiko hiru diputatuek neurri batean baino ez dute babestu CiU, ERC eta ICVren proposamena. «Baiezko bat subiranotasunaren eta libreki erabakitzeko eskubidearen alde, eta bi abstentzio prozesua gidatzen hasi zareten moduarengatik», azaldu du Quim Arrufatek.

Hasteko, subirano aitortu duten herrialdearen mugak txikitu dituzte; CUPek Herrialde Katalanak osoki hartzea nahi zuen. Bestalde, gardentasun falta leporatu die. Bozkatzekotan, «erabateko subiranotasunaren» alde egingo dutela azaldu du: «Botere politiko eta ekonomikoa herritarrei emanez. Ezeren aurretik, haien nahia dago». CUPek independentziari buruzko erreferenduma berehala nahi du, «alferrikako aurreprozesurik gabe»; izan ere, tarte horretan murrizketak onartzen jarraituko dutela ohartarazi du Arrufatek.

Agiria

Subiranotasun adierazpenaren bederatzi puntuak

Kataluniako herritarren gehiengoak demokratikoki adierazi duenaren arabera, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesuari ekitea adostu du Kataluniako Parlamentuak, Kataluniako herritarrek euren etorkizun politiko kolektiboa erabaki dezaten, honako printzipio hauen arabera:

Subiranotasuna. Subjektu politiko eta juridiko subirano izateko zilegitasun demokratikoa du Kataluniako herriak.

Zilegitasun demokratikoa. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesua zorrozki demokratikoa izango da, eta bereziki bermatuko dira aukera aniztasuna eta aukera guztien errespetua. Kataluniako gizartearen barruko erabakien eta elkarrizketaren bidez egingo da hori, herritarren gehiengoaren nahia adierazteko helburuz. Hori izango da erabakitzeko eskubidearen oinarrizko bermea.

Gardentasuna. Beharrezko tresna oro jarriko dira Kataluniako herritarren eskura, gizarte zibil osoak erabateko zehaztasunez izan dezan erabakitzeko eskubidearen berri. Halaber, prozesuan haien parte hartzea bultzatuko da.

Elkarrizketa. Espainiako Estatuarekin, Europako instituzioekin eta nazioarteko komunitatearekin hitz egingo eta negoziatuko da.

Kohesio soziala. Kataluniako gizartearen eta lurraldearen batasuna bermatuko da, baita gizarteak behin baino gehiagotan adierazi duen nahia ere: Katalunia herri bakar gisa mantentzea.

Europartasuna. Europako Batasunaren sorrerako printzipioak defendatuko eta bultzatuko dira, batez ere herritarren oinarrizko eskubideak; demokrazia, ongizate estatuarekiko konpromisoa, Europako herrien arteko elkartasuna eta aurrerapen ekonomiko, sozial eta kulturala.

Legezkotasuna. Demokrazia indartzeko eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko dauden lege esparru guztiak erabiliko dira.

Parlamentuak funtzio nagusia. Kataluniako gizartea ordezkatzen duen instituzioa izaki, prozesu honetako rol nagusia parlamentuak du; horrenbestez, printzipio hau bermatzen duten lan mekanismo eta dinamikak adostu eta zehaztu beharko dira.

Parte hartzea. Herrigintzaren eta ahal beste indar politikoren parte hartzea bultzatu beharko dute Kataluniako Parlamentuak eta Generalitateak, baita eragile ekonomiko eta sozialena eta erakunde kultural eta zibikoena ere. Printzipio hau bermatzeko mekanismoak zehaztu beharko ditu.

Analisia

Katalunia bada nor

Xabin Makazaga

Burujabetzaren auziak CiU Convergencia i Unioko bi aldeetan, eta baita PSC Kataluniako Sozialisten Alderdiaren bi sentsibilitateetan ere, haustura eragin duela zabaldu dute Espainian, bozkarioz bezala, Artur Masen abentura subiranistaren zentzugabekeria erakutsi nahian edo. CDCren eta UDCren arteko federazioa zartatu egin da. Apurtu PSCren barne kohesioa.

Adierazpenaren eguna hurbildu ahala, eragile politikoek urteetako anbiguotasun kalkulatua utzi eta bai edo ez argiago bat aukeratu behar izan dute. Bistakoa da horrek, ezinbestean, tentsioa eragin duela bai baina ez anbiguoan urteak eman dituztenengan. Ezin da ukatu burujabetza adierazpenak CiUko bi indarren barruan liskar zakarra sortu duena; PSC ere ez dago Ernest Maragallek-eta alderdia utzi zutenean baino osoago.

Baina atzoko adierazpenak zerbait hautsi badu, Espainiako Konstituzioari men egin behar zaiola dioen idatzi gabeko printzipioa hautsi du. Konstituzio horren testuaren kontrako desobedientzia ekintza baita CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk sustatu eta Kataluniako Parlamentuaren ia bi herenek onartu duten adierazpena. Kataluniako herria, zilegitasun demokratikoagatik, subjektu politiko eta juridiko burujabea dela onartu baitute.

Espainiako Konstituzioarekin talka egiten du, nabarmen, adierazpen horrek. Subiranotasun nazionala Espainiako herrian datzala baitio konstituzioak, eta herri hori zatiezintzat baitauka. Kataluniako Parlamentuak, aldiz, erakunde legezkoa eta demokratikoki hautatua, subiranotasuna Kataluniako herriak duela onartu du. Eta lurralde berean ezin dira bi subiranotasun egon. Hori Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ere arrazoitzen du, Kataluniako Estatutuari buruzko ebazpenean.

Europan estatu berri bat osatzeko helburua adierazpenetik erauzita, ICV-EUiA erakartzea lortu dute CiUk eta ERCk; eta CUP alderdia ere bai, baiezko kritiko batekin, ezker abertzaleak Ibarretxeren planari eman zion erantzuna gogora ekarriz. Baina PSC ez, nahiz eta erabakitzeko eskubidearen defentsa jaso zuten hauteskunde programan, PSOE kontra egonagatik. Bozkatu, ordea, kontra bozkatu zuten atzo, burujabetza Espainiako legediaren araberakoa izan behar dela argudiatuta. Horrek eragin du tentsioa, eta bost diputatu kritikok saihestu egin dute bozketa. 1978an Espainiako Konstituzioaren eztabaidan PSCko diputatuek eta CDCko Miquel Rocak egin zuten gisa berean, Francisco Letamendia Ortzi-k autodeterminazio eskubidearen aukera sartzeko eskatu eta desagertu egin baitziren, kontra ez bozkatzearren.

Burujabetzaren adierazpena sustatu dutenek «okerreko aldean» jartzea leporatu diote PSCri; argazkian, izan ere, PP eta Ciutadansekin lerratuta agertuko dira. Kataluniaren adierazpena «PP eta PSOEren araberakoa» izan behar bada hori ez dela erabakitzeko eskubidea erantzun diote Pere Navarrori.

Artur Masek ez du nahi besteko babesa lortu parlamentuan, CiUk hauteskundeetan espero zituen emaitzak lortu ez zituen gisa berean. Baina 85 diputatu burujabetzaren alde agertu dira, eta gizartearen zati handi bat, gehiengo kualifikatu bat, tiraka dute. Mas burujabetzaren saltsa horretan sartu bada, Espainiaren ukazioagatik bai, baina Diada eguneko olatuak bere bulegotik arrastaka aterarazi zuelako izan da. Gizarte zibilak sortutako olatu horrek Duran i Lleida bera ere, orain hain kritiko, eraman zuen irailaren 11ko manifestazioraino. Eta itsasoak Kataluniako lurrak bustitzen jarraituko duela, hori behintzat gauza segurua da.

 

Parlamentuko atariko elkarretaratzea. / – / BERRIA

Babesa agertzeko, udaletxe aurrean elkarretaratzeak

Kataluniako Parlamentuak burujabetzaren aldeko adierazpena eztabaidatzen zuen bitartean, jendetza bildu zen egoitzako atarian, Batzar Nazional Katalanak eta Independentziaren aldeko Udalerrien Batzarrak deituta. Herriz herri, udaletxe atarietan ere elkarretaratzeak egin zituzten arratseko zazpietan.

Independentziaren aldeko prozesua bultzatzeko, laguntza eskatu diete bi elkarteek herritarrei, eta «estatu propioaren aldeko gehiengo soziala» are eta zabalagoa izateko, zuzenean parte hartzeko eskatu dute. Kataluniako «bazter guztietara» iristeko unea dela diote, herritarrek autodeterminazio eskubidea modu argi batean adierazteko modua izan dezaten.

Elkarretaratzeetara deitzeaz gain, Batzar Nazional Katalanak gutun bana helarazi ere ere egin zien PSC eta CUPeko diputatuei atzoko eztabaidaren bezperan, bi alderdietakoei edukiz desberdina, burujabetzaren aldeko botoa eman zezaten eskatzeko. Presio bide hori indartsuagoa izan zedin, gutun ereduak herritarren esku jarri zituzten, nahi zuenak bidaltzeko. 12.000 bazkide ditu elkarteak.

 

 

Beñat Zaldua

El Parlament proclama «sujeto político soberano» a Catalunya

Gara

Abre una legislatura clave con una declaración histórica apoyada por 85 parlamentarios frente a 41. Cinco electos del PSC deciden no votar en disconformidad con la postura de la dirección

 

La lectura del unionismo será simple: la Declaración de Soberanía aprobada ayer contó con el apoyo 85 diputados, solo uno más que la declaración aprobada el 28 de setiembre de 2012 a favor del derecho a decidir; mientras que los votos en contra pasaron de 21 hace unos meses a 41 ayer. El dato es real, pero no refleja la complejidad de la votación que se vivió ayer en el Parlament de Catalunya, en la que se reivindicó el carácter de «sujeto político y jurídico soberano» del Principat.

La Declaración finalmente aprobada contó con los 85 votos que suman los diputados de CiU, ERC e ICV-EUiA, más uno de los de la CUP, que quiso mostrar su apoyo crítico al texto aprobado a través de la abstención de sus otros dos diputados.

Pero el Parlament también votó la Declaración propuesta por la propia CUP, si cabe más soberanista que la aprobada, en la que votaron a favor sus tres diputados -con la abstención de la bancada de ERC-. No es erróneo, por lo tanto, señalar que fueron 87 los votos a favor de la soberanía política y jurídica de Catalunya.

En la bancada del `no’ la complejidad aun fue mayor. Al esperado voto en contra de los 28 diputados del PP y Ciutadans se les sumo la decisión de la dirección del PSC de oponerse a la Declaración. La suma de todos los diputados sería entonces de 48 votos. Sin embargo, el `no’ se quedo en 41. Dos de estos siete votos que faltan se explican por la ausencia de dos diputados del PP enfermos, por lo que no tienen carga política alguna.

Sí la tiene, sin embargo, la decisión de no votar que tomaron cinco diputados socialistas, profundamente molestos con la decisión de su cúpula. Sin especular cual hubiera sido el sentido de los votos de estos cinco diputados, cabe destacar que, eliminados del recuento, quedan 87 diputados a favor de la soberanía catalana de un total de 130, lo que supone el 66,92%, es decir, algo más de dos tercios de los votos.

Votación histórica

Los principales impulsores de la Declaración, CiU y ERC, no ocultaron su satisfacción tras el maratoniano pleno del Parlament, que no dudaron en calificar de «histórico». Así lo entendió también en Euskal Herria el diputado general de Gipuzkoa, Martin Garitano, que felicitó «al pueblo de Catalunya» tras la votación del Parlament. Por su parte, el Ayuntamiento de Donostia se solidarizó con Catalunya mediante una `senyera’ colgada en uno de los balcones del consistorio.

Durante el debate previo a la votación, el secretario general de CiU, Oriol Pujol, consideró la declaración como «clara y nítida», y no dudó en sacar pecho y asegurar que «estamos escribiendo la Historia». Pujol también valoró los esfuerzos de CiU, ERC, ICV-EUiA y la CUP por negociar, frente a la actitud «de otros que se han limitado a ir en contra de todo». «No entendemos la resistencia a utilizar la palabra soberanía», declaró en una clara referencia al PSC.

Antes de la votación, el presidente de ERC, Oriol Junqueras, anticipó que «hoy-por ayer- puede ser un día histórico y solemne; dependerá de la actitud de los diputados».

El líder de los republicanos defendió el derecho a decidir como una «necesidad económica y social de gran urgencia» para Catalunya y aseguró que «la resolución se puede resumir en una sola palabra: democracia». El tercer apoyo sin fisuras a la Declaración provino de los 13 diputados de ICV-EUiA, cuyo secretario general, Joan Herrera, dedicó buena parte de su discurso a desmontar los argumentos del PSC, declararando que «ya ha habido intentos de reformar el Estado en un sentido federalista y han fracasado todos».

El líder ecosocialista señaló que «no es un debate entre soberanistas y no soberanistas, sino entre los que quieren un debate democrático», y añadió que la legalidad es, en realidad, una cuestión política, ya que «si hay voluntad política, se encuentra la fórmula jurídica». Aun así, Herrera insistió en la necesidad de negociar con el Estado y en que «el proceso debe agotar» todas las opciones. «España tiene la oportunidad de decidir si es una Constitución o una democracia», concluyó.

La CUP: un sí, dos abstenciones

Por parte de la CUP, su diputado Quim Arrufat señaló que, después del resultado de las elecciones, no convocar la consulta sería «un fraude», por lo que aseguró que «la CUP celebra y avala la declaración de esta tarde». Tal y como lo venía haciendo a lo largo de los días anteriores al pleno, Arrufat expresó varias críticas al texto aprobado y al modo en el que se está desarrollando el proceso soberanista, empezando por lo que entiende como una «vinculación» de la consulta a la acción del Govern, frente a lo que destacan que «siempre que el país ha avanzado, ha sido gracias a la movilización popular».

Arrufat también criticó que el proceso empiece con renuncias como la de la territorialidad de los Països Catalans o el enmarque del proceso en la Unión Europea. «¿Qué soberanía nos quedará en una consulta avalada por la UE?» se preguntó el diputado independentista, añadiendo que apuestan por «un proceso que permita hacer realizables todos los proyectos políticos y económicos, no solo uno». Por todo ello, Arrufat resumió así la decisión de la CUP: «Un voto a favor de la soberanía y dos abstenciones por cómo se está llevando el proceso».

Una de las notas de la jornada la protagonizaron los diputados del PP, que nada más votar en contra de la Declaración abandonaron su escaño y salieron del hemiciclo, sin esperar a conocer el resultado.

El discurso de su secretaria general, Alicia Sánchez-Camacho, apenas aportó nada nuevo al discurso que el PP desarrolla desde hace meses contra el proceso catalán y, en contra de lo que indican los resultados de las elecciones, aseguró que «la mayoría de Catalunya no quiere la independencia».

La Declaración agrava la crisis en el PSC

La noticia del día, obviamente, fue la Declaración de Soberanía, pero por las consecuencias que podría tener, la división del PSC en la votación fue el segundo aspecto más comentado de la jornada. Tras marear la perdiz durante dos semanas, el grupo parlamentario del PSC se reunió ayer por la mañana para decidir que, finalmente, votarían en contra de la Declaración, alineándose de esta manera con la bancada unionista. De hecho, en sus discursos, los líderes del PP y Ciutadans no dudaron en dar la «bienvenida al PSC al lado de la democracia y la legalidad», ahondando de esta manera, más si cabe, en la herida en el seno del socialismo catalán. Y es que la decisión de la cúpula del partido -alineada con los postulados de Ferraz- no sentó nada bien en el sector catalanista. En los días previos, varias cabezas visibles de dicho sector, como Marina Geli, Joaquim Nadal o Montserrat Tura, ya mostraron su malestar por el discurso de la dirección y tras la votación de ayer, el propio Nadal declaró que no se ve «con ánimo» de seguir en el Consejo Nacional.

Dentro del Grupo Parlamentario, el martes trascendió que cinco diputados habían pedido la libertad de voto, algo que fue inmediatamente rechazado por la dirección del partido. No le sirvió de mucho, ya que en la votación de ayer, esos cinco diputados optaron por romper la disciplina y no votar. En clave interna, además, se trata de nombres con peso: la ex consellera Marina Geli; el alcalde de Lleida, Àngel Ros; el líder del movimiento Avançem, Joan Ignasi Elena, Rocio Martínez-Sampere y Núria Ventura.

La oposición a la dirección, además, no se limita a los cinco diputados díscolos. A última hora de ayer, 70 militantes y alcaldes del PSC salieron en su defensa con un comunicado en el que critican «la deriva de la actual dirección». B.Z.