Binkulazio soziopolitiko eta linguistikoa

Sozietate humanoen bizitzan ematen diren inflexio garaiak, gauza kotidianoan, inperzeptibleak suertatu daitezke, bertako indibiduoentzat. Duela egun batzuk, Aingeru Epaltzak aditzera eman zuen, BERRIAn publikatu elkarrizketa batean, Euskal Herriari zegokionez, sinesten zuela komunitate kulturalean baina ez sozietate politikoan. Baina, posible al da komunitate kultural bat demokratikoki bizitzea, sozietate politiko soberano gisa errekonozitua izan gabe?, dominazioa eta ondorio gisa datorren subordinazio sozial eta kulturala, ez al dira giza eskubideen erabateko konkulkazioa?

Aingeru Epaltza libre da pertsonalki nahi duena sentitzeko, baina Euskal Herriari buruz duen ikuspegiak errealitatearekin aurrez aurre egiten du talka. Herri honen barnean, nagusiki, influentzia ideologikoa duten bi poloen artean gaude, eta horrela izenda genitzake: pseudonafarristak eta neobaskongadoak. Lehenek ezkutatzen dute Nafarroaren benetako Historia, koartatzen dituzte herritarren eskubide politiko eta linguistikoak, eta ernegatzen dute Euskaraz hizkuntz propio gisa. Bigarrenak saiatzen dira eskubide politikoak disoziatzen linguistikoetatik, eta ukatzen dute, ere, sozietate politiko-estatal-nafar komunaren existentzia.

Zinez eta errespetu osoz, uste dut Epaltzak proposatzen duena ez dela Euskal Herria, eta are guttiago Nafarroa. Orain pairatzen dugun egoera, inebitable gisa kontenplatzea, ignoratzea da ezen azken 1.500 urtetan, Erromako garaitik, Europako xakeko taulan, aliantzen sare bizi eta aldakorrak eman zirela, eta gorabeherak izan zituztela. Eta oraindik sare horien barnean gaude. Hau da, subjektu aktiboak gara, nahiz eta ez garen horretaz guztiz kontziente.

VI. mendetik XII.era, gure eremu territorialak, hau da, Europa Transpirenaikoak, mantendu zuen bere botere politikoa, 470 urtean Erroma erori zen aurreko garaikoari zuzenean segituz. Zazpi mende horietan, Novempopulaniako Akitaniak eta Tarrakonenseak osatzen zuten Baskonia, lehen ordenako erabaki geopolitikoa duen nukleoa dugu, zeinak aurrez aurre begiratzen dien Mendebaleko Europan ezarri diren botere Germaniko berriei.

XIII. eta XIX. mendeen artean garatzen da beste etapa luze bat zeina hasten den Itsasaldeko Nafarroaren konkistarekin 1200 urtean, Gaztelaren partetik, eta Okzitaniaren inbasioarekin 1212an, Frantziaren partetik. Segitzen du Nafarroa Garaiko dominazioarekin 1512an, eta Nafarroa Beherearen dominazioarekin 1620an, eta bukatzen da Nafarroako sistema juridikoaren instituzioen desmantelamentuarekin: Gaskonian eta Nafarroa Beherean 1789an, Nafarroa Garaian 1841ean, eta Itsasaldeko Nafarroan 1876an.

Azken bi mendeak dira dominazio eta subordinazio grabeenekoak, baina Epaltzak adierazten duenaren kontra, ez dute lortu gizarte hau desagerraraztea.

Epaltzak proiektatzen duena, izatekotan, itzal txineskoa besterik ez da. Euskal Herria, munduko gainontzekoak bezala, komunitate kulturala eta aldi berean gizarte politikoa da, hezur-haragizko jende berez osatua. Errealitate plural, politiko eta kultural baten bi alderdi banaezinak dira, Irlanda, Portugal, Hegoafrika edo Kataluniaren berdina.

Bere liburu Mailuaren Odola-ko pertsonaiak gehiago iruditzen du hidalgo Gaztelau bat, konkistatzailea, zeinarentzat ez diren existitzen liburuak, eta bai ezpata. Herria, ordea, bai izan zela erresistentziaren aktore nagusia, eta frogatu zuen existitzen zela. Frogatzen duenez 1512ko udan Biarnon eman zen milaka gazte Nafarren kontzentrazio boluntarioak, Mariskal Pedro Nafarroakoaren agindupean; zeinak testigatzen duen konkistatzailearen kontra borrokatzeko Herriaren borondatea. Lehen kontrakolpea Monjolose-n eman zen non kronista Gaztelau Correa-ren arabera, Gaztelauek berrehun hildako izan zituzten, eta honek Duke Albakoa atzeratzea, eta Iruñeko harresien barnean errefuxiatzea behartu zuen, eta horrela ebitatu zuen Nafarrek hiria aska zezaten. Iruñea irabazteko batailan, 1512ko azaroan, presente zegoen aipatu kronistak dio, konbatera sartzerakoan bando batean entzuten zela “Nafarroa” eta bestean “Gaztela” eta “Espainia”.

Errealitatea da, “Historia irakurrita” Epaltzak dionez, garbi dagoela Nafarroak derrigorrez etorkizuna duela, biolentzia militarrez moztu bazioten ere. Nafar/Euskaldun Herriak bere etorkizunean sinistu zuen, eta asko dira modu desesperatuan bera defendatzeko borrokatu zela erakusten duten etsenpluak.

Badio Epaltzak, “uste dut mende guztiak direla gure porrotaren mendea”, baina ez du erreparatu porrotak deitzen dituen horiek, nagusiki, inbasio, konkista eta okupazio militarrak direla, zeinek dominazio eta subordinazio egoerak ekartzen dituzten, eta eragiten dien ere, graduren batean, Europar guztiei.

Hizkuntz arrotza ez zedin hizkuntz ofiziala izan erakusten duen borondate irmoa, Lege mailara igo zen, Nafarroako errege Henrike II.ak promulgatua, Biarnoko Salbaterra-ko Estatu Jeneraletan 1537an, non agintzen den dokumentu guztiak Gaskoinez erredaktatu daitezen, eta Frantsesez direnak ez daitezen onartu. Esan nahi bera du Euskarazko Testamentu Berria-ren publikazioak. Orthez-eko Unibertsitatea ez zen Frantsesa, jatorri Frantseseko irakasle protestante on batzuk bazituen ere.

Epaltzaren iritziz “Nafarroako Erregeek besarkatzen duten erreforma oso frantsesa zen”. Ez zuen gauza bera pentsatzen Aita Santu Sixto V.ak, 1585eko azaroaren 9an, Nafarroako Errege Henrike III.a eskumikatzean, baitzioen: “Errege horrek Calvin-en akats eta heresiak segitu ditu jadanik bere nerabezarotik, eta sutsuki babestu ditu herejeak Frantziako Errege Charles IX.aren kontra”, “herejeen armada eta armak eraman zituen Frantziaren kontra…”.

Oso argigarriak dira, gizarte politikoa eta komunitate kulturalaren arteko harremanei buruz, Gaztelako Kontseiluko Fiskal Jose Rodrigo Villalpando-k “korrejidoreei” zuzendutako instrukzio sekretuak 1716an, Gaztelako hizkuntza Katalunian ezartzeko, “aginduz erabili behar zirela instrukzio eta probidentzia epel eta disimulatuak, horrela efektua lortuz kontua nabari gabe”. Adibide gisa jartzen zuen, hain zuzen, Gaztela gauzatzen ari zen politika Nafarroa osoan: “zeren Nafarroan Euskara hitz egiten baita parte gehiengoan. Eta Ministro Gaztelauak gobernatzera baitoaz”.

Fidelitateari buruz dio ezen “liburuko pertsonaia nagusia militantea dela, eta bakarrenetakoa gainera, fideletan fidelena”, baina ez du aintzat hartzen subirautza kolektiboari zein positiboa zaion fidelitatea. Benetan egiten ari dena da traidorea bertutetsu gisa azaldu, “kualitate positiboa bailitzan”, “batzuetan, desleiala izatea ere garrantzitsua da, noski [barrez]”. Ordea, erresistentzia, pasiboa bada ere, beste gauza bat da. Martin Azpilikuetakoak, ideologo agaramontarrak, aholkatzen die okupazio Gaztelauaren kontrarioei, mantendu dezaten prestigio soziala, presentzia ona eta edukazioa, bai bere etxeen itxurari dagokionez, eta bai bere janzkera pertsonalari dagokionez. Erresistentziaren beste figura bat dugu, instituzio juridiko eta lege propioen irmotasuna, adibidez, Foru Murriztua onartzean agerian gelditu zena 1528an. Hau, Nafarroako benetako Konstituzioa da, eta gainera Espainiako Erregeak promulgatu zezan saiatu zirenean, honek ez zuen sekula egin, mendetan zehar horretara errekeritua izanagatik ere Nafarroako Gorteen partetik.

Euskaldunok ezin dugu Nafarroa “mugatik” ikusi edo-ta “burladerotik”, zeren Nafarroa guztiok baikara. Beharrezkoa dugu gure gizarte politikoa eta komunitate kulturalaren errealitatearen bi aldeak elkar errekonozitzea. Hizkuntz eskubideak, gizarte konkretu honen giza eskubideen parte ez badira, zentzua galtzen dute.