Babes bila, ‘1512-2012 Nafarroaren Konkista’ moziorako


Hernani Errotzen taldeak, Nabarralderekin elkarlanean, ‘1512-2012 Nafarroaren Konkista’ adierazpena aurkeztuko du Plenoan, eta herritarren atxikimendu bila dabiltza. Maiatzaren 11ra arte dago, ekimenarekin bat egiteko aukera.

«Aurten betetzen dira 500 urte Gaztelako Albako duke­aren tropek Nafarroa inbaditu zutela. Baskoiek ordea, lehe­nago sortua zuten Iruñeako Erre­suma, eta modu horretan, hizkuntza, kultura, elkarbi­zitza eta lana garatzeko erakundeak eraiki zituzten» azaldu du Hernani Errotzen taldeak. Eta historia hori azaleratzeko helburuarekin, hainbat eki­men antolatu dira aurten. Horien artean, Na­barralde eta Nafa­rroa Bizirik ekimene­kin elkar­lanean, 1512 -2012 Nafa­rroaren Kon­kista adie­raz­pena Udaleko Plenoan aurkezteko asmoa du Hernaniko taldeak, eta herri­tarren atxikimenduak lor­tzeko dei egin dute. Horre­tarako, maiatzaren 11 baino lehen, Ave Mariako egoitzatik pasa edo ondoren­go telefo­noetara deitu behar da: 943 55 60 11/626 671 817. Ahalik eta atxikimendu gehien lortzea da helburua, ondoren, Plenoan, adierazpe­nak alderdi guztien babesa lortu dezan. Inguruko herrietako Udaletan ia aho batez onartu dela azaldu dute.

Ekimen gehiago
Adierazpenaren aldeko atxiki­men­dua sinatzeaz gain, Hernani Errotzen taldeak beste ekimen batzuen alde egiteko deia ere zabaldu du. Alde batetik, agiriarekin bat eginez, Nafar bandera eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren ikurra urte osoan zehar balkoietan ikusgai jar­tze­ko eskatu dute. Era berean, ekainaren 16an egingo den Euskal Herriko Ibilaldi Nazionalean parte hartzera animatzea. Azkenik, 2012ko uztailaren 25ean, Albako dukearen armada Iruñean sartu zela 500 urte betetzen direnenean, nafar bandera dolu ikurra­rekin jartzea eskatu dute.

 

http://www.kronika.net/index.php?Sec=01&Cod=30895&Act=07