Argitalpen berriak Nabarralden: “Zumalakarregi” eta “Vasconia”

Nabarralde Fundazioan argitalpen berriak plazaratu ditugu azken aldian, pandemiak eragindako itxialdia tartean egon arren. 

‘Tomas Zumalakarregi eta bere garaia’


Egileak:  Patxi Zabaleta, Mikel Sorauren, Juantxo Madariaga, Xabier Irujo, Fernando Sanchez Aranaz, Idoia Arrieta, Asisko Urmeneta. Argitalpenaren koordinazioa: Nafartarrak Argitaletxea: Nabarralde Fundazioa Orrialdeak: 112 Bilduma: HARIA, 13 ISBN: 978-84-09-19646-3 Lege Gordailua: LG NA 681-202 


 Tomas Zumalakarregi, gure herrialdearen figura historiko nagusietako bat da, errelato ofizialaren hegemoniari ihes egitea lortu duen gutxienetako bat hain zuzen ere. Hala izan da behintzat herriaren iruditerian, gure herri, eskualde eta hiri askotan aurkitu daitezken kaleek erakusten diguten bezala. Zumalakarregi, bere biografia zehatzaz harago, bere garaiari lotutako gizon bat izan zen. Trantsizio garaia izan zen hura: Aro Zaharretik Aro Garaikidera, despotismo ilustratutik liberalismora. Napoleonen inbasioaren trauma gailenduta, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari euren jatorrizko ohitura eta legeak defendatzea egokitu zitzaien, eredu bakarreko kultura eta hizkuntzaren kontra. 

Hala, Zumalakarregiren pertsonaiean sakontzeko, ezinbestekoa suertatuko da bere garaia eta testuinguru historikoa ezagutzera ematea. Horretarako, garai hartako testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa aztertzea izan dugu helburu: komunalen sistema, euskararen egoera, landa eremuko biztanleria, hirietako langileria… Azken finean, Zumalakarregi eta bere garaiaren inguruan ekarpenak egitean datza helburua, garai hartako liberalismoaren eta gaur egun luzatu den errelatoaren ikuspegitik harago.

EROSI NABARRALDEREN ONLINE DENDAN

‘Vasconia, de ducado a reino’


Egilea: Fernando Sánchez Aranaz Bilduma: Historia Laburra, 4 Orrialdeak: 168 ISBN: 978-84-09-15258-2 LG: NA 369-2020


Baskoniaren eremu geografikoak aldaketa ugari izan ditu historian zehar. Hori dela eta, nahaste handia dago honen inguruan, bai kontzeptualki baita izenari dagokionez ere. Hala ere, geografikoki duen koherentzia izugarria da. Vasconia, de ducado a reino lanean, Fernando Sánchez Aranazek Pirinioetako bi aldeetan sustraitutako antzinako lurralde honen historia berreskuratu eta azaltzen du, Nabarralde Fundazioak plazaratzen duen Historia Laburra bildumaren laugarren alean.

EROSI NABARRALDEREN ONLINE DENDAN