Editoriala
Euskal Herriko historialarien II. biltzarra gainean dugu jada eta joan den urteko arrakasta ikusita, ez da erronka motela izanen kongresuaren mailari eustea. Azken minutuko prestakuntzekin lanpetuta gabiltzala, oraindik izena eman ez duzuenok denboraz zaudete hitzordu garrantzitsu honetan gurekin izateko
Iraila hilabete beltza izaten da batzuentzat, hilabete madarikatua, gure oporren ametsetik esnatzen gaituen iratzargailu gogaikarria. Bainujantzia, hondartzako txiringitua eta bizitza alferra goizeko ziztu biziko kafeaz, liburuez eta, oro har, betebeharrez hornitutako egunerokotasunaz trukatzeko ordua heldu zaio askori. Guretzat alabaina, irailak beste zentzu bat dauka, egutegian data garrantzitsuen kolore gorriz markaturiko hilabetea baita. Izan ere, dagoeneko jakingo duzuen bezala, irailaren 16,17 eta 18an Euskal Herriko historialarien II. biltzarra ospatuko dugu Oñatin.
Aurtengo bigarren edizio honi irmotasuna, seriotasuna eta jada finkatuz doan jardunaldiaren tankerak sumatzen zaizkio eta hizlarien panelari erreparatzea besterik ez dugu biltzar honek izango duen mailaz ohartarazteko: dela Juan Antonio Urbeltz folklorista, Xabier Orue-Etxebarria Deustuko paleontologian katedraduna, José Luis Orella Unzué EHUko Erdi Aroko historian katedraduna, Ingrid Galster idazle eta Paderborneko unibertsitatean literatura erromanikoan katedraduna edo Idoia Arrieta UEUko irakasle eta historian doktorea. Aniztasuna eta sakontasuna arnasten da aurtengo kongresuan.
Euskal lurraldeak eta nafar Estatua abiapuntutzat hartuz, arabar, bizkaitar eta gipuzkoar herriek historikoki nafar erreinuan eta honen konkistan izan zuten papera izango dira mintzagai funtsean. Aurten baina, zenbait berrikuntza dakarzki programak, eta aktibitate dinamikoagoak ere gozatzeko aukera izango ditu parte-hartzaileak. Esaterako, Erdi Aroko dokumentuen irakurketan zein ikerketa historikoan trebatzeko tailerrak, edo Oñatiko sekretuak ezagutzeko bisita gidatua.
Oraingo honetan Oñati izango dugu kongresuaren egoitza eta ezin genezake anfitrioi aproposagorik eskatu. Kazeta honetatik esker bero bat eman nahi diogu Oñatiko herriari erakutsi duen prestutasunagatik eta kongresua girotzeko herrian antolatutako ekimen guztiengatik. Nafarroako konkistaren erakusketa, afari tematikoa, dantza emanaldia, azoka, Joseba Tapiaren kontzertua, eta beste hainbat jarduera gustu guztiak asetzeko. Kazetako bigarren orrialdean programa zehatza jarri dugu ekitaldi guztien informazioa eskuragarri izan dezazuen.
Eskerrak eman nahi genizkizueke baita kongresuan egoteko izena eman duzuen guztioi. Kongresurako egun gutxi falta direlarik, izen-emateak oso traza onak erakutsi ditu eta Oñatiko unibertsitatea betetzea espero dugu. Horrelako parte-hartzea ezohikoa da historiako kongresuetan, eta oso pozik gaude izandako erantzunarekin. Berri ezin hobea dugu hau: Nafarroa konkistatua izan zen 500. urteurrena betetzera doala, historia ezagutzeko eta argitzeko borondate indartsua erakusten baitu honek. Datorren urtean dugun lan gogorrari hasiera emateko seinale ezin hobea.
Azken ukituak ematea besterik ez zaigu falta beraz. Guzti hori dela eta, oraindik izena eman ez duzuen horiei gogorarazi nahi dizuegu irailaren 6 arte duzuela kongresuan parte hartzeko. Animatu zaitezte eta goza ezazue gurekin euskal historialarien hitzordua!
CURSO 2012
El inicio del nuevo curso nos sitúa en la antesala del 2012, el año de la polémica, el 500 aniversario de la invasión de Navarra por las fuerzas militares del duque de Alba. Tras desgranar la cuenta atrás durante años, ya estamos en el curso del evento.
Desde las instancias oficiales nos han querido endilgar una versión de los hechos que parece sacada de Shakespeare, en palabras de Macbeth: “La historia es un cuento narrado por un idiota, lleno de ruido y furia, y que nada significa”. Y son muchos los que, incluso desde posiciones locales, así lo interpretan. Pero no es cierto. Los hechos ocurrieron. Navarra, Estado europeo, desapareció del mapa. La pérdida de la soberanía llega hasta nuestros días. La violencia hispana, que se ha visto más denunciada y escenificada en otros escenarios (América, Flandes…), se ensañó con la población. Los castillos, patrimonio cultural, arquitectónico, pero sobre todo político, de defensa del país, fueron demolidos hasta la última piedra. La inquisición española inició sus procesos contra nuestras mujeres, nuestras brujas, nuestros herejes, nuestras creencias. La lengua del imperio se impuso en el país, y no precisamente como compañera.
Desde Nabarralde tenemos por delante un curso intenso. No nos sirve el discurso del idiota. El Congreso de Historiadores abre sus puertas en Oñati este mismo mes. Charlas, libros, unidades didácticas, cómics, DVDs… Ahí está Nafarroa Bizirik con su programa de actividades. Frente a la furia y el ruido, tenemos que llenar el año de significado, de conciencia nacional y crítica.
Nabarralde: Zestoako arrainak arrano nafar bihurtu zireneko historia
Joseba Asiron Saez: ¿Por Dios y por España?
Mikel Sorauren: El hundimiento del P.S.O.E.
Aitzol Altuna Enzunza: Cómo era el Estado moderno de Navarra
Ana Telletxea: On Julio Uztaila
Angel Rekalde: Banderen gerra
Nabarralde Kazeta 59.pdf
[issuu width=300 height=212 backgroundColor=%23222222 documentId=110829094941-9f9df6e7b1b14125a37de220f2836d18 name=web59 username=nabarralde tag=nabarralde unit=px id=d89c9787-9da6-85ed-8e8b-31ebeb2e3fbc v=2]