Kazeta 56

Editoriala

Motorrak berotzen hasi beharra dago, eta joan den urtean hasitako eredu berria egonkortzeko, egindakoaren hausnarketa kolektiboa egitea oso garrantzitsua da, datozen saioei begira hitzordua aberasten joateko halaber.

Kzt26Udaberriaren atarian, urteroko lanak berriturik datoz gurean. Martxoaren hondarrean egin zen sustatzaileen topaketa Iruñean, ohiko gisaz, eta edizio honetan gai nagusia Noain 2011 izan zen. Motorrak berotzen hasi beharra dago, eta joan den urtean hasitako eredu berria egonkortzeko, egindakoaren hausnarketa kolektiboa egitea oso garrantzitsua da, datozen saioei begira hitzordua aberasten joateko halaber. Eskemari buelta eman izana, oro har, positiboki baloratu da, indarrak batzea ekarri duelako, baina aldaketa hauek denak poliki eta tentuz pentsatu behar dira, orain arte izan duen gutxieneko sasoiari eutsi diezaion. Aurtengoa, 2012aren bezpera, besteak bezain garran-tzitsua izatez gain, gizartean sortzen ari den kontzientziak hartuko du bete-betean. Ongi landu beharko dugu gaiaren testuingurua eta bazter guztietako lagunen presentziaren bermea.
Noaingoaren ondotik, hitzordu garrantzitsua izanen dugu Oñatin (honezkero jakinen duzuen moduan), eta haren berri ere ematen ari gara: historialarien bigarren biltzarra. Berriki, martxoan hain justu, Nafarroako Gobernuak bere kongresu internazionala (eta ofiziala, alegia, diru publikoaz, baliabide guztiekin, komunikabide eta hedatzaile ororen mesedeaz) ospatu du Nafarroako Artxiboan. Gai beraz, “berez”. Honek lanean segitzeko gogoa areagotzea dakargu guri, izan ere, zer konta baitugu! Kolore polita hartzen ari da gure aurtengo edizioa, parte-hartzaile sail handia lotu dugu eta laguntzaile askoren babesa. Joseba Asiron zuzendariaren lan bikaina batetik, hurbileko elkarteen fideltasuna bestetik, hizlari eta parte-hartzaileen presentzia eta sintonia bestetik, zuen laguntza ezinbestekoa azkenik… proiektua sendotzen joanen gara, eta gaia dagokion mailara helduko da.
Honen harira, jakizue izen-emate epea ekainean zabalduko dela eta sustatzaileok, aurten, matrikulan deskontua izanen duzuela. Edozein informazio web gunean aurkituko duzue.

Kamiseta berria
Beste esparru bati helduz, ekoizpen berriak sortzen ditugu tarteka, eta oraingoan, faltan sentitzen genuen etxeko kamiseta kaleratu dugu. Kamiseta beltza, emakume zein gizonentzat, 10 euroren truke dagoena (sustatzaileentzat 9). Gure dendan dago ikusgai (Kazeta honetan ere aurkitu duzu), eta hura erosteko idatzi edo deitu besterik ez duzu.
Bide batez, esan dezagun gure denda poliki-poliki hazten ari dela, pausoz pauso ekoizpen berriak txertatzen ari gara eta eskaintza handitzen. Aukerak biderkatu ditugu eta betiko liburuez gain, aukerak handitzen ari gara bestelako ekoizpen errazagoak eskuragarri egiteko, beti ere, ohiko gaien ingurukoak direlarik. Sar zaitez eta ikus!

Gipuzkoaren jatorria
Dokumentala argitaratuz geroztik, hamaika saio egin dugu Gipuzkoan haren jatorriei buruzko saioarekin. Interesa piztu du, eta herriak eta hiriak korritzen ari gara hura erakutsiz. Interesik baduzu, deitu bulegora eta galde; erraza da aski formula.
948 21 10 57. Halaber, Nafarroaren konkistaren gaineko lana ere, bazter guztietara eramaten ari gara, garaiak nolabait bultzatuta, jendea gogoz dago zerbait gehiago jakiteko, eta zentzu honetan, bai eskolak, bai ikastolak, bai elkarteak, bai udalak… inplikatzen ari dira gaiaren hedapenarekin, hezkuntzarekin. Ideiaren bat baldin baduzu, kontsulta ezazu gurekin.

 

El valor de la identidad

En medio de las recientes calamidades sucedidas en Japón (terremoto, tsunami, accidente en la central nuclear de Fukushima.), el comportamiento de la población ha despertado un comentario general de asombro: ausencia de desórdenes y saqueos, organización modélica de tareas, ayuda a niños y damnificados. Ha sido un comportamiento caracterizado por el estoicismo ante la desgracia, la dignidad, el respeto a la persona y el orden. Como corresponde con la cultura del país.
A menudo se nos insiste en que hoy, con la globalización, existen menos diferencias que nunca entre las gentes. Que tendemos hacia la homogeneización. Que la identidad es un concepto desfasado, que no tiene interés, ni funcionalidad, ni valor. Y ahora de repente descubrimos que esa identidad es, para admiración de todos, un recurso de recuperación ante la adversidad. Un factor de organización, una base de cooperación, un elemento de cohesión social. Es decir, un factor económico de primera magnitud.
Estamos convencidos, desde el sentido común, de que el pueblo japonés saldrá de esta dura situación mejor y con más rapidez que lo haría cualquier otro en sus circunstancias. ¡Claro! Es que asumen quiénes y cómo son, sin complejos. No nos iría nada mal si hiciéramos otro tanto.

  • Nabarralde: Sustatzaileen txokoa: Noaingo martxaren motorrak berotzen
  • Joseba Ariznabarreta: Gobernu on eta txarrez
  • Peio J. Monteano: 1512-1529. Los navarros ante su conquista
  • Fernando Sánchez Aranaz: Cuestión de Fueros
  • Raúl Díaz de Arkaia: Amaiur
  • Aitzol Altuna Enzunza: Los primeros pobladores de la ría Bilbao
  • Joan F. Mira: Mubarak y la Internacional
  • Beñi Agirre: Sustatzaile kopurua handitzearen onurak
  • Víctor Alexandre: ¡Caramba, qué cosas lees!

 

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=110401110034-506c8bd8e34248459773c948004840b2 docname=web56 username=Nabarralde loadinginfotext=Nabarralde%20kazeta%2056 showhtmllink=true tag=nabarralde width=420 height=297 unit=px]