{mp4-flvremote}http://82.194.86.139/kontra/streams/k8_labur.mp4{/mp4-flvremote}
1512ko konkistaz ari garenean, ezin ahaztu dugu hori baino lehenago gertaera garrantzitsuak eman zirela Nafarroako Erresuman. Horien artean esanguratsua 1200an Erresumak bere zati garrantzitsu bat galdu zuela, urte horretan bereganatu baitzituen ejertzito gaztelarrak Nafarroaren mendebaldeko lurraldeak: Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea. Ondorioen artean, Nafarroa itsas irteerarik gabe uztea eta egungo Euskal Herriaren subiranotasun galera.
Gertaera honen interpretazio ugari egin izan dira orain arte. Konkista izan al zen? Ala mendean hartutako lurraldeetako nobleziak Gaztelarekin kolaboratu zuen? Eztabaida bizia izan dugu Kontran, gutxitan aztertu izan den gai baten inguruan, baina dudarik gabe Erresumaren etorkizuna baldintzatuko zuena.
Mahai gainean jarri ditugun gaiak López de Aro, Guevara eta Mendoza noblezia familien parte hartzea, Gasteizko setioa eta historialarien ezkutatzeak izan dira, besteak beste. Gai horien inguruan aritu dira Nafar Erdi Aroko 4 historialari: Fermin Miranda, Eloísa Ramírez, Iñaki Sagredo eta Tomás Urzainqui.