Wellington Donostian / Wellington en Donostia

Angel_Rekalde

Wellingtongo dukea iruditeria kolektibora handitasunaren lorian igaro den pertsonaia horietako bat da. Ingelesek badakite saltzen. Agerikoa da Historia garaileek idazten dutela; horren erakusgarria da gure txikitako heroi bat Arabiako Lawrence izatea, otomandarren inperioa garaitu zuen dinamitari zuhurra. Eta miretsi egiten genituen Morgan pirataren abenturak; Port-au-Princeko lapurra eta arpilatzailea zen, baina baita Jamaikako gobernadorea eta Inperioaren Errege Ordenako zalduna ere. Zibilizazioari eta kulturari begira, British Museum delakoa salbatzaile-lanetan aritu da; izan ere, han gordetzen dira Egipton eta Grezian ingelesek egindako espolioaren erakusgarririk onenak, Gizateriaren (eta Altxor britainiarraren kontuen) onerako, noski.

Horrelako zerbait gertatzen zaigu Wellingtongo dukea zen Arthur Wellesleyrekin. Indiako filibusteroa –non ahal bezainbat lapurtu baitzuen-, Donostiaren erreketa eta suntsiketaren errudun zuzena, Waterloon Napoleon bera garaitu zuen estratega bikain gisa geratu da memorian, ordea. Historiako figura erraldoia dugu. Nola eskatu halako lord handiari konturik, hiri txiki galdu batean egindako bihurrikeriak direla-eta!

Alabaina, ongi pentsatuz gero, gauza bitxia da. Wellingtonek Donostiari egin zion bisita Atilaren zaldiaren gorabeherekin pareka dezakegu, igarotzen zen tokian belarra desagerrarazten zuen animaliarena bezalakoxea izaki. Eta, hala ere, ez dugu ia ezer gogoratzen izugarrikeria hartaz. Tradizioak festa, alaitasun eta zaratarako egun bihurtu du abuztuaren 31.

Orain hasiera emango diogun urte honetan, donostiarrei zoritxarra eta hondamendia ekarri zien data haren bigarren mendeurrena beteko da. Oroimena berreskuratzeko, Iñaki Egañak liburu bat argitaratu du (Donostia, 1813, Txertoa, 2011), eta bertan jasotzen ditu oinarrizko datuak, garai hartako testuingurua, gerra napoleonikoak, sutea, militarrek herritarren aurka erabilitako indarkeria… Literatur-estilo arinaz, sarraskiaren aurrekariak kontatzen dizkigu Iñakik, eta iraultza frantseseraino egiten du atzera, Godoyk euskal foruak deuseztatzeko egin zituen saioak azaltzen dizkigu, eta halaber, Konbentzioaren gerra, Gipuzkoak Errepublika frantsesarekin bat egiteko egin zuen adierazpena, “1.200 urtearen aurreko bere jatorrizko independentzia erabiliz”…

Egañaren kontakizunak gai asko biltzen ditu. Herrialde osoan armak hartu eta altxa ziren gerrilariez dihardu eta, Minatarren eskutik (osaba-ilobak), armada napoleonikoari aurre egin ziotenez. Jose Bonaparte erregearen erretiratzea azaltzen du, Gasteizen garaitua izan ondoren, ihesaldian bitxi eta arte-lanetan izugarrizko altxorra galdu baitzuen, penintsulako bere agintaldian arpilatutakoa salbatu nahian.

Beste zenbait pasadizo ere kontatzen dizkigu Iñakik. Adibidez, garai hartako asmakizuna zen bala gorriarena; egia esan, ez dakigu iruzur hutsa izan zen, ala benetan bolborategia leherrarazi eta azken erasoari bidea ireki ziona. Edota harresia hautsi zen Bretxaren istorioa, zuloa ez baitzen, uste den bezala, bakarra izan, gehiago baizik. San Martzialgo guduaz ere hitz egiten digu, zeina abuztuaren 31 hartan ere gertatu baitzen, Soult jeneralaren tropak Donostiara hurbiltzen saiatu zirenean setiatuta zeudenei laguntzeko; porrot egin zuten, ordea. Eta xehetasunez kontatzen dizkigu tropa ingeles eta portugesen izugarrikeriak eta gehiegikeriak; izan ere, hirian etsaien lurraldera bezala sartu ziren eta heriotza, lapurreta, bortxaketa eta sutea eragin zuten nonahi. Egañaren galdera da nork erabaki zuen mendeku hura, nor izan ziren azken erantzuleak. Lehen instantziako epaileak egindako ikerketa jasotzen du liburuan, eta baita bizirik irtendakoen lekukotzak ere; azken horien arabera, kriminalen beraien ahotik entzun zuten  Castaños jeneralaren aginduak betetzen zituztela…

Azken batean, liburu arina, interesgarria, eta irakasbidea ere badena. Jeneral ustel bat, eskrupulurik gabekoa. Eta historia ikaragarri bat, gurea, bi mendetako distantziatik begiratuta.

 

Angel_Rekalde

El duque de Wellington es uno de esos personajes que han pasado al imaginario colectivo con aureola de grandeza. Los ingleses saben vender. Que la historia la escriben los vencedores es un hecho tan irrefutable que nos educamos con las hazañas bélicas de Lawrence de Arabia, el dinamitero sagaz que derrotó al imperio otomano. Y admiramos las aventuras del pirata Morgan, ladrón y saqueador de Puerto Príncipe y Panamá, pero gobernador de Jamaica y caballero de la Real Orden del Imperio. Sin hablar de la operación de salvamento, en términos de civilización y cultura, que representa el British Museum, donde se guardan las mejores muestras del expolio inglés en Egipto o Grecia para beneficio de la Humanidad (y el balance de cuentas del Tesoro británico).

Algo parecido nos ocurre con Arthur Wellesley, duque de Wellington, filibustero de la India –donde robó cuanto pudo-, culpable directo del incendio y destrucción de Donostia, pero que ha quedado en la memoria como el estratega genial que venció en Waterloo al propio Napoleón. Una figura enorme de la historia. Cómo pasarle a semejante lord la factura por unos platos rotos en una pequeña gamberrada ocurrida en una ciudad de provincias.

Pero, si bien lo pensamos, es algo insólito. La visita de Wellington a Donostia podemos encasillarla en el apartado de andanzas del caballo de Atila, aquel animal que marcaba el paso dejando calvas en la hierba. Y sin embargo apenas guardamos conciencia de aquel atropello. La tradición ha conservado el 31 de agosto como un día de fiesta, de jolgorio y alegría.

Este año que estrenamos se cumple el segundo centenario de aquella fecha de calamidad y desastre para los donostiarras. Para recuperar el recuerdo, Iñaki Egaña ha publicado un libro (Donostia, 1813, Txertoa, 2011) que recoge los datos básicos, la época, el contexto, las guerras napoleónicas, el incendio, la violencia de los militares contra los vecinos… Cuenta Iñaki, con un estilo ágil, literario, los antecedentes de la masacre, que remonta a los años de la revolución francesa, los intentos de Godoy de acabar con los fueros vascos, la guerra de la Convención, la declaración de Gipuzkoa para adherirse a la República francesa, en virtud de su independencia originaria, “previa al año 1200”…

El relato de Egaña recopila muchos temas. Habla de los guerrilleros que se alzaron en armas por todo el país y, de la mano de los Mina, tío y sobrino, disputaron el terreno al ejército napoleónico. Explica la retirada del rey José Bonaparte que, a resultas de la derrota de Gasteiz, perdió en la huida el enorme botín en joyas y obras de arte que intentaba salvar del saqueo de su reinado en el territorio hispano.

Cuenta Iñaki anécdotas como la bala roja, un invento de la época de la que no se sabe si fue un fiasco o si en verdad causó la explosión del polvorín que facilitó el asalto definitivo. O la historia de la Brecha por donde se rompió la muralla, que no era una como se cree, sino varias. Pero también la batalla de San Marcial, que ocurrió el mismo 31 de agosto, cuando las fuerzas del general Soult intentaron acercarse a Donostia para socorrer a los sitiados y fracasaron. Y narra con detalle las violencias y excesos de la tropa anglo-portuguesa, que entró a saco en la ciudad, como tierra enemiga, y se dedicó a sembrar la muerte, la rapiña, la violación y el incendio. Se pregunta Egaña quiénes decidieron esta venganza, quiénes fueron los responsables últimos. Recoge en su libro la investigación que emprendió el juez de 1ª instancia, y los testimonios de los supervivientes que aseguran haber escuchado de boca de los criminales que cumplían órdenes del general Castaños…

En fin, un libro ameno, interesante, instructivo. Un general corrupto, sin escrúpulos. Y una historia tremenda, que es la nuestra, con la perspectiva de dos siglos.

 

Publicado por Nabarralde-k argitaratua