Noaingo martxa

1516-2016. Piarres Nafarroakoa: 500 urte

2016 urtea urte berezia dugu. Izan ere, aurten Nafarroaren askapenaren bigarren saiakera handiaren 500 urteurrena betetzen da. Albako dukearen tropek 1512an Nafarroa konkistatu ondoren, Aragoiko Fernandoren heriotzak botere hutsune bat eragin zuen Gaztelan, eta nafarrek euren lurraldea berreskuratzeko aukera aprobetxatu nahi izan zuten. Aliatuen eta indar militarren faltak, alta, porrota eragin zuten: Nafarroako ejertzitoa Burgin geratu zen, ez atzera ez aurrera, elurte baten ondorioz. Gaztelarrek nafarrak inguratu eta saiakera bertan behera geratu zen. Bidenabar, nafarren buru, erresumako diplomatiko eta mariskala zen Piarres Nafarroakoa harrapatu eta Atienzako gaztelura eraman zuten preso.

https://docs.google.com/forms/d/1ctWeEp0Ay7OziQQ0AsUW1XJPfXH4iILZvQzef0EWGRk/edit?usp=drive_web