Luzara egia guztiak argira

Nafarroako egiazko historia plazaratzeko, Nabarraldek Nafarroako konkistari buruzko DVDa argitaratu du, historialari eta orduko dokumentu eta obretan oinarrituz.

Nafarroako egiazko historia plazaratzeko, Nabarraldek Nafarroako konkistari buruzko DVDa argitaratu du, historialari eta orduko dokumentu eta obretan oinarrituz.

Esaera zahar ezaguna da Luzara egia guztiak argira. Nafarroaren historiaren kasuan prozesu hori azkartu nahian, Nabarraldek 1512 Nafarroaren konkista DVDa argitaratu du Udalbiltza, Udalbide eta hainbat udalen laguntzarekin. Garai hartako gerra, errealitate, bizimodu eta altxamenduei buruzko informazioak bildu ditu 23 minutu irauten duen erreportaje batean.

Herenegun aurkeztu zuten, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Angel Rekalde gidoilariak eta proiektua lagundu duten hainbat udal eta Udalbideren ordezkarik eman zituzten DVDari buruzko zehaztasunak: Aitor Etxeberria Oiartzungo alkatea, Haritz Salaberria Lezokoa, Josu Iratzoki Berakoa, Mari Eugenia Arrizabalaga Zumaiako zinegotzia eta Udalbideko kidea, eta Olatz Zugasti eta Benito Lertxundi musikariak. Gidoilari lanetan, Floren Aoiz historialariaren laguntza izan du Rekaldek.

Rekaldek gogor kritikatu du Nafarroako Gobernua, Espainiakoarekin batera 2012an Nafarroako konkistaren 500. urteurrena «ospatzeko» batzordea osatu duelako. «Astakeria galanta» da, haren erranetan. Gauza bera iruditzen zaio Roman Felones PSNko presidenteak eta Historian lizenziadunak dioenean «konkistatu gintuzten, baina onerako». Gezurretan ari direla argi du Rekaldek, bere garaian Fernando Katolikoa Espainiako erregea gezurretan aritu zen bezala Nafarroaren konkista arrazoitzeko. Nafarroako gortea Elizaren kontrakoa zela zabaldu zuen, baita Frantziako erresumarekin bat egiten zuela ere. «Gezur horiek guztiak» argitu nahi dituzte DVD honekin.

Ruben Marcillak egin ditu zuzendaritza lanak, eta interpretaziokoak, berriz, Irati antzerki taldeak. Irudietan, garai hartako artelanak eta gaur egungo planoak erabili dituzte. Off-eko ahotsak historia kontatzen du, Mikel Sorauren, Pedro Esarte eta Floren Aoiz historialariek beren ikerketa lanen lekutasunak ematen dituztelarik. Kontakizuna 1512ko konkistaren hasierarekin hasten da, eta 1522ko Noaingo guda eta Amaiur zein Hondarribiko setioekin bukatzen. Orduko bizimodua islatzeko, 1594an William Shakespearek idatzi zuen Love’s Labour’s Lost lanean oinarritu dira. Shakespearek zioen «Nafarroa munduko miraria» zela. Indarrez eta bortizkeriaz egindako konkista izan zela argi uzteko, odol eta hildako asko erakusten dituzten orduko margolanak erabili dituzte.

Bide berriak

Benito Lertxundi abeslariaren arabera, gisa horretako ekimenek jarriko dute «Euskal Herria behar den norabidean». 1512az geroztik Espainiako erregimenak bere estrategia baizik ez du garatu, haren ustez, eta autonomia erkidegoak berak jarritako «kaiolak» dira. Gaur egun ezinbestekoa ikusten du kaioletatik ateratzea.

DVDa

1512 Nafarroaren konkista. DVDa 12 eurotan salduko da. Lau hizkuntzatan dago, euskaraz, frantsesez, espainieraz eta ingelesez. Durangoko Azokan erosten ahalko da.

 

Nafarroaren konkista argitzeko DVD bat kaleratu du Nabarraldek

XVI. mendean gaztelako erresumak indarkeriaren bidez konkistatu zuela diote

Donostia. “Nire herria era militarrean okupatua izan zen. Euskal okupazio militarra XIII. mendean hasi zen Gaztelako erreinuko lurraldearen usurpazio etengabearekin. XVI. mende hasieran, Gaztelako erreinua, zenbakiz eta boterez indartsuagoa eta ikuskera okupatzaile, espantsionista eta suntsi-tzaile batekin, gelditzen zen Nafarroako erresuna txikiari oldartu zitzaion. Horrela, bere bizkarrezurra zatituz, ohiturak, instituzioak eta hizkuntza desagertaraziz”. Horrela mintzatu ziren atzo Nafarroako Historia Nabarralde elkartekoak. DVD historiko bat aurkeztu zuten argi uzteko, euren iritziz, 1512an gertatu zena, Nafarroaren konkista, alegia.

2012.urtean, “500 urte beteko dira Albako Dukea Nafarroan konkistatzeko asmoarekin sartu eta sekulako sarraskia egin zuenetik”, adierazi zuen Nabarraldeko arduradunak, Angel Rekaldek. Garai hartan gertatu zena “ospatzeko”, Nafarroan batzorde bat sortu dutela salatu zuen Rekaldek. Espainiako kultur ministerioak, unibertsitate pare batek, Cervantes Institutuak eta Iruñeako Udalak, besteak beste, parte hartzen dute batzordean eta “astakeri galanta” dela azaldu zuen.

deskribapena Nabarraldek gai honen inguruan dagoen “kaka-nahaste izugarria” dela eta 1512 Nafarroaren konkista DVDa sortu dute. “Hemen ez dago debate akademikorik edo zita eruditorik, gertaeren deskribapen bat baizik”, argitu zuen Rekaldek. “Euskaldunak sortutako Estatu independente bat zegoen, euskaldunak bere subjektu politiko izan ginen eta hori kendu ziguten”, gehitu zuen.

Proiektuan Nabarralde elkarteaz gain, Udalbide erakundeak, Oiar-tzun, Lezo eta Berriatuako Udalek parte hartu dute. Artista mundutik aldiz, Benito Lertxundiren babesa izan dute. “Jende askoren konplizitate eta laguntzarekin egin dugu, eskerrak horrenbeste jendeari”, aitortu zuen Rekaldek. “Gezurrak hasieratik hasten dira, Fernando el Católico bere erasoa edo inbasioa justifikatzeko bula bat asmatu zuen; hortik abiatuta, dena gezur hutsa izan da”, erantsi zuen. Filmaren zuzendaritza eta muntaia Ruben Marcillaren esku egon da eta gidoa, Floren Aoizek eta eta Rekalde berak egin dute.

Noticias de Navarra-k argitaratua