‘Alde zaharren birsorkuntza’ jardunaldia

Globalizazioak gure hirietan duen eragina, alde zaharretan nabarmentzen da batez ere. Alde zaharretan gordetzen dira gure ondarea, gure identitatea eta herriaren memoria, eta bertan egiten dute talka turismoaren presioarekin, sakontasunik gabeko urbanismoarekin, eraikuntza historikoen berrerabilketarekin… Gaiaren inguruan hausnartu eta gure egunerokora eramateko helburuarekin, hitzaldi, mahai-inguru, emanaldi, argazki erakusketa eta Iruñeko Alde Zaharrera bi bisita gidaturekin osatuko den programa bat antolatu dugu, Alde Zaharren Birsorkuntza izenburupean. 2015etik ospatzen ari garen ondarea, paisaia eta globalizazioaren inguruko sinposioaren laugarren edizioa izango da.

Azken hiru urteotan, Ondarea bezalako gizarte-elementuak aztertu ditugu (orokorrean eta zehazki ondare industriala, egun krisi eta eztabaidan dagoena), baita Paisaia eta Memoria bezalako kontzeptuak, besteak beste. Iazko edizioan Globalizazioaren galbahetik pasa genituen kontzeptu guzti hauek, izan ere, gure bizimodua aurreikusi ezin liteken moduan aldatzen ari den joera da. Edizio berri honetan, guzti hau alde pragmatikoago batetik tratatu nahi dugu, kontzeptu guzti hauek ikusgarri egiten diren eremu horretara eramanez: bizilagunen eztabaidak, historialarien memoria galtzea, bisitari olatuak eta turismoaren zartada, etxebizitzen salneurrien igoera, eremu arkeologiko baliotsuen suntsiketa, paisaien eraldaketa….

Izan ere, ekonomia, gizarte, urbanismo eta bizikidetza indar desberdinen borroka eremu bilakatu dira gure hirietako alde zaharrak. Alde batetik, batzuentzat negozioa beti izango da negozio. Beste alde batetik, auzo hauetan ondare balio handia dago jokoan: identitatea, eraikin historikoak, memoria lekuak, tradizioak, bestak… Galdera zehatza batzuk ere sortzen dira guzti honen inguruan: dena mantendu daiteke? Egindako suntsiketei dagokienez, berreskuratu daiteke galdutako ondarea? Paisaia aldatzen bada, ez da zuzenean bertan bizi diren biztanleen bizimodua aldatzen? Non hasi eta akabatzen da hiri-paisaia?

Paisaia, Joan Noguék dioen bezala, “naturaren eraldaketa kolektiboaren emaitza, gizarte batek espazio zehatz batean duen proiekzio kulturala” bada, non gelditzen da orduan komunitate baten berezko paisaiaren balioa, alde zahar hauetan mendez mende errotu dena, turismoarentzat saiakera moduko batean bilakatzen dugunean?

Informazioa PDF formatuan jaitsi

Lekua eta programa

URRIAREN 1etik 13ra, Civican (Iruñea)

Modernismoa Alde Zaharrean

Argazki erakusketa // Exposición fotográfica

Komisarioa: Aitziber Imizkoz.

 

URRIAK 5, Rua Zentro Zibikoa, Tutera, 20:00

El casco histórico de Tudela a debate

Mahai-ingurua

Parte-hartzaileak: Angel Rekalde, Luis Mª Martínez Garate, Juanjo Bienes.

 

URRIAK 6, Civican (Iruñea), 19:00

Bye Bye, Barcelona

Dokumental emanaldia

“Bye Bye Barcelona”, hiriak turismoarekin daukan harremana aztertzen duen dokumental bat da, zehazki Bartzelonan zentratzen dena. Bartzelona eta bartzelonarrak, turismoa eta turistak buruz buru jartzen ditu. Bertan bizi diren biztanle batzuen ahotik, hiri kondalean turismo masiboak eragiten dituen ondorio latzak ageria uzten dira. Dokumentalaren helburua, “turismoarekin denok irabazten dugu” ideiari kontrapuntua jartzea da, batez ere. Galtzen dugun hori erakustea.

ZUZENDARIA: Eduardo Chibás.

 

URRIAK 16, Iruñea

Jauregien Iruñea

Bisita gidatua Iruñeko alde zaharrean

 

URRIAK 18 // 18 DE OCTUBRE, Iruñea

Pamplona palacial

Bisita gidatua Iruñeko alde zaharrean

 

URRIAK 19, Civican (Iruñea), 19:00

Manuel Delgado Ruiz: “Ciudades postizas. Sobre la expulsión de la historia de los centros históricos”

Inaugurazioa eta irekiera hitzaldia

 

URRIAK 20, Civican (Iruñea)

Alde zaharren birsorkuntza // La recreación de los cascos históricos

Jardunaldi nagusia // Jornada principal

09:00-09:30 AKREDITAZIOEN BANAKETA // REPARTO DE ACREDITACIONES

09:30-10:00 Cascos históricos, del concepto a la realidad. Ainara Martínez (AVPIOP).

10:00-10:30 Sociedades vivas y recreación del patrimonio. Algunos ejemplos de referencia. Humberto Astibia (UPV-EHU).

10:30-11.00 Repensar las ciudades desde la perspectiva de sus museos. Joan Roca i Albert (director del Museos de historia de la Ciutat de Barcelona).

11:00-11:30 ATSEDENA // DESCANSO

11:30-12:00 Iruñea, patrimonio monumental. Mikel Sorauren (Nabarralde).

12:0-12:30 Donostia: la especulación permanente, carcoma del patrimonio urbano. Alberto Fz. d’Arlas.

12:30-13:00 Iruñea, expolio y destrucción de patrimonio. ¿Alternativas? Joxe Abaurrea (concejal de Urbanismo del Ayto. de Pamplona-Iruñea)

13:00-14:00. COMUNICACIONES

14:00-16:00 BAZKARIA // COMIDA. Iruñaberri jatetxea.

16:00-16:30 La recreación del paisaje de las ciudades. Iñaki Uriarte (arkitektua)

16:30-17:00 Juventud, madurez y senectud en el Casco Viejo. Repensando identidades. Carlos Vilches (NUP-UPNA).

17:00-19:00. MAHAI-INGURUA // MESA REDONDA: Ondare kulturalaren kudeaketaren gatazka // El conflicto de la gestión del patrimonio cultural. Moderatzailea: Carlos Vilches Plaza. Hizlariak: Joxe Abaurrea, Aitziber Imizkoz eta Hedoi Etxarte

19:00-19:15 ONDORIOAK ETA ITXIERA. Amaia Apraiz (sinposioaren zuzendaria).

Komunikazioak eta posterrak

Komunikazio libreak onartuko dira, eta haiek aurkezteko, sesio monografikoetan bilduko dira.

Interesa duen orok, aurkeztu nahi duen komunikazioaren laburpena bidali beharko du posta elektronikoz 2018ko irailaren 1a baino lehen honako helbidera: nabarralde@gmail.com

Laburpen horrekin batera honako datuak eman behar dira:

  • Komunikazioaren izenburua
  • Euskaraz edo gaztelaniaz 300 hitzeko luzerako laburpena.
  • Egilearen izen-abizenak, helbide pertsonala eta lanbidea, telefonoa eta posta elektronikoaren helbidea.

2018ko irailaren 30a baino lehen jakinaraziko zaie egileei Batzorde Zientifikoaren erabakia, eta harekin batera, lanen aurkezpenen gaineko arauak.

Babesleak

IZEN-EMATEA

IZEN-EMATEA* (2018/10/14 arte)

Bi izen-emate mota daude: Soilik sarrera hartuta (10 euro), edo sarrera eta bazkaria hartuta (25 euro).

*Soilik urriaren 20ko jardunaldirako da beharrezkoa