Gipuzkoako historia nafarra

Datorren ostiralean, martxoaren 12an, astelehena, Abaltzisketan, eta arratsaldeko 8:30etan”Gipuzkoako historia nafarra” liburuaz hitz egingo dugu”.

Beñi Agirrek emango du hitzaldia.

“Hasteko, metodoari buruzko bi ñabardura egin behar dira. Lehenengoa da, ezin dela Gipuzkoaren gaia ikertu bere inguruan dituen euskal probintzietatik bereiziz eta, eremu zabalago batean, Europako Hego-mendebaldeko testuingurutik aparte. Eta bestea da, antzinako eta oraingo gipuzkoarrek euskara dutela jatorrizko hizkuntza. Inguruko lurralde administratiboko euskaldunekin partekatzen dute hizkuntzaz gain; kultura, ohiturak, folklorea, herri izaera, sinbologia nazionala eta horiek guztiak jatorria duten izaerako agerkari gehienak. Euskararen lurralde historikoaren gunean dago Gipuzkoa eta hizkuntza hori hegemonikoa izan da lurralde osoan XIX. mendea arte”.

Zure interesekoa izango delakoan, bertan ikusiko dugu elkar