Mendi irteera Orreagara, Aloña Mendi eta Nabarralderen eskutik

Oñati – Hilaren 25ean eta 26an ospatuko diren Memoria lekuak jardunaldien baitan, Oñatiko Aloña Mendik eta Nabarralde elkarteak Orreaga, erresuma baten sorrera mendi irteera gidatua antolatu dute datorren iganderako. Beñi Agirre historialariak emango ditu argibideak, 16,2 kilometroko ibilbidean (bost ordu inguruko iraupena izango du). Postetxe parean irtengo dira, goizeko 7.00etan. Interesatuek osteguna arte dute izena emateko aukera Aloña Mendiko tabernan. Federatuek hamar euro ordainduko dituzte, eta gainontzekoek, 20. A.D.

Noticias de Gipuzkoa