
APIRILAREN 16AN
Gipuzkoako historia nafarra liburuaren aurkezpena Iruñeko Kondestablearen jauregian
AURKEZPENA: Beñi Agirre (liburuaren egilea)
Ezin da Gipuzkoaren gaia ikertu bere inguruan dituen euskal probintzietatik bereiziz eta, eremu zabalago batean, Europako Hego-mendebaldeko testuingurutik aparte. Bestalde, kontuta izan behar da antzinako eta oraingo gipuzkoarrek euskara dutela jatorrizko hizkuntza. Inguruko lurralde administratiboko euskaldunekin partekatzen dute hizkuntzaz gain; kultura, ohiturak, folklorea, herri izaera, sinbologia nazionala eta horiek guztiak jatorria duten izaerako agerkari gehienak. Euskararen lurralde historikoaren gunean dago Gipuzkoa eta hizkuntza hori hegemonikoa izan da lurralde osoan XIX. mendea arte.
HIZLARIA: Iñigo Larramendi
ANTOLATZAILEA: Martin Ttipia elkartea

Larraitzetik atera eta Ausa-Gaztelura igoera.
Aurten, Larraitzeko udalak Ausa Gazteluren iragana azaltzen duen oroigarri bat ezartzea erabaki du.
EGITARAUA:
09:00> Topagunea Larraitzen
Mendi martxaren irteera
11:30> Gazteluan, euskalnafarrei omenaldia
11:30> Larraitzen, oroitplakaren aurrean
lore eskaintza eta euskalnafarrei omenaldia
13:00> Larraitzeko hesian, mendi martxakoei ongi etorria
13:30> Larraitzen, ekitaldia eta mezua irakurtzea
14:30> Bazkaria (Txartelak erreserbatu: Tel. 943 55 60 11)
Goizean zehar> Liburu, kamiseta eta DVDak salgai
“Aralarren abereen larreratze eguna”
artisau produktuak, bertsolariak, trikitixa…

Oñatin, maiatzaren 22tik 26ra. Hitzaldiak, erakusketa, mahai-inguruak, dokumentalak…