Ausa-Gaztelura igoera, maiatzaren 1ean

Maiatzaren 1ean, urtero legez, Ausa-Gazteluko igoera ospatuko dugu. Mendi martxa goizeko 9:00etan abiatuko da Larraitzetik, eta 11:30ean iritsiko gara gaztelura. Aurten edizio berezia izanen da, izan ere, Larraitzeko Udalak leku esanguratsu honen iragana azalduko duen oroigarri bat ezartzea erabaki du.

EGITARAUA:

09:00> Topagunea Larraitzen. Mendi martxaren irteera
11:30> Gazteluan, euskalnafarrei omenaldia
11:30> Larraitzen, oroitplakaren aurrean lore eskaintza eta euskalnafarrei omenaldia
13:00> Larraitzeko hesian, mendi martxakoei ongi etorria
13:30> Larraitzen, ekitaldia eta mezua irakurtzea 
14:30> Bazkaria (Txartelak erreserbatu: Tel. 943 55 60 11)
Goizean zehar> Liburu, kamiseta eta DVDak salgai “Aralarren abereen larreratze eguna” artisau produktuak, bertsolariak, trikitixa…