Ausa Gaztelu gogoan, oroigarria jarri dute Larraitzen

Aralarko larreen irekiera ekitaldiarekin batera, Ausa Gaztelu gogoratzeko oroigarria jarri zuten atzo Larraitzen. Nabarralde fundazioak bultzatu du egitasmoa, Abaltzisketako eta Goierriko IpuztarNafarrak taldearekin batera. Ausa Gaztelu «oroimenerako lekua» dela azaldu zuten ekitaldian. «Ausa Gaztelu gure herriaren oroimen lekua da, historiaren agertokia». Izan ere, Ausa Gazteluk«nafar izan ginela» gogorarazten du.

Oroigarria jartzearekin batera, dantzariaren agurra eta lore sorta eskaini dizkiote oroigarriari. Oroigarrian jarritako testuak hala dio:

Abaltzisketako herriak eta
Goierriko Ipuztar nafarrok
oroit ikur hau jarri dugu
Ausa-Gazteluko oinetan
Arbasoen lurra Nafarroa dela
eta Nafarroarekin Estatu ginela
ondorengoek oroit dezaten